Albisteak 2020
BEREZIAK
28 Abu 2020
Murrizketak Aresen eta Boiron
Kirolarien eta zaleen osasuna bermatu ahal izateko, estropadak telebistaz ikustea gomendatzen dugu
Larunbatean Aresen XIII. Concello de Ares Bandera eta igandean Boiron XXX. Concello de Boiroko Bandera lehiatuko direnez, bi estropaden antolatzaileek kirolarien eta zaleen osasuna bermatzeko neurriak hartu dituzte.
Larunbatean, Aresen, portua itxita egongo da Eusko Label Ligako kirolari eta langile guztiak isolatzeko, eta, beraz, ezin izango da ez traineruen paddockera ez harmailetara sartu. Bestalde, estropada ikustera itsasontziz ez joateko eskatu die arraun taldeak Areseko biztanleei, itsasoan pilaketak saihesteko.
Igandean gauza bera gertatuko da Cabo da Cruzeko portuan, Casa del Mar-etik itxita egongo baita. Era honetan, ontziratzeko gunea eta harmailak isolatuta egongo dira.
Barkatu eragozpenak, eta gogoratu estropadak zuzenean jarrai ditzakezuela ETB, TVG, irrati eta gure sare sozialen bidez.