Albisteak

BEREZIAK

29 Uzt 2020

Margotu zure historia BMrekin: Bermeo Urdaibai Avia

Margotu zure historia BMrekin: Bermeo Urdaibai Avia

Alain Kolunga eta Carlos Mañas dira aste honetako protagonistak ezagutza joko honetan

Azken asteburuaren ostean, Bermeo Urdaibai Aviarentzat gauzak asko aldatu dira. Jon Elortegiren mutilek bi bandera lortu dituzte azken hiru jardunaldietan, eta Eusko Label Ligako lidergora iritsi dira; horrela, CaixaBank Koroa irabazteko faborito nagusiak bihurtu dira, asteburu honetan Pedreñan (Kantabria) jokatuko den Espainiako Traineru Txapelketak eragindako geldialdira iritsi baino lehen.

'Txoak 'oso ondo moldatzen direla erakutsi dute arrauneko maila goreneko estropadetan, baina nola egingo dute kamera aurrean jartzen direnean? Alain Kolunga eta Carlos Mañas Bermeo Urdaibai Aviako arraunlariek parte hartuko dute gure Official Partner den BM Supermerkatuen eskutik datorren jakintza-jokoaren atal berri honetan.

Itzuli