Albisteak 2016

ELKARRIZKETAK

27 Api 2016

"Mailaren jeitsiera saihestu nahi dugu"

"Mailaren jeitsiera saihestu nahi dugu"

San Pedro Ecolmareren entrenatzaileak, Mikel Arostegik, sampedrotarren aurredenboraldia ebaluatzen du eta aurreko urteko markak hobetuz, San Miguel Ligan mantentzea du helburu

San Pedroren ontziak San Miguel Ligako hamalaugarren edizioa prestatzen hasi da. 'Libia'k bederatzigarren urtez jarraian "CaixaBank" Koroaren lehian arituko da 2007an igoera lortu eta gero. Aurtengo trainerua berrikuntzekin dator, izan ere, Mikel Arostegi entrenatzaile bezala estreinatuko da traineruen lehiaketa nagusian.

Sanpedrotarren entrenatzaile berriak dio, "hasieran nahiko larri hasi ginen denboraldia, baina jeitsieretan erakutsitako errendimenduarekin pozik gaude". Ez zen lan erraza izan aurredenboraldia indarrarekin hastea, izan ere, "zazpi baja garrantzitsu izan genituen, baina lortutako hiru arraunlarien altekin tripulazioa betetzea lortu dugu".

Entrenatzailea izatearen esperientzia positiboa izaten ari da Oriokoarentzat, "arraunlariek men egiten dute esaten dudanari eta hori oso garrantzitsua da niretzat", adierazten du. Hala ere, momentu zailak ere izan ditu Mikel Arostegik, "zazpi arraunlarik utzi eta gero, taldearen morala baxu zegoen eta igotzea ez zen lan erraza izan". Orokorrean, Mikel Arostegi "pozik" dago egiten ari den lanarekin.

Urte honetarako, entrenatzaile oriotarrak "San Miguel Ligan mantentzea" du helburu, baina taldea indarrarekin ikusten du "zortzi onenen artean" egoteko zaila den arren.  Faboritoen inguruan, Mikel Arostegik "NT2 Hondarribia aurrean ibiliko da eta Urdaibai Avia bere atzetik, ondoren, gainontzeko traineruak egongo gara", iragartzen du.

Azkenik, 'Libia'ren entrenatzailea itxaropentsu ageri da 'CaixaBank' Koroa eta San Miguel Liga Sevillan hasten delako, bere aburuz, "banku mugikorrean arraun egin dut eta arraun egiteko zonalde aproposa dela pentsatzen dut". Bi hilabete baino gutxiago barru, San Pedroko ontzia, beste urte batez, onenen artean paladak ematen ikusiko dugu.

Itzuli