Albisteak 2021

LEHIAKETA

31 Uzt 2021

Lekittarra Elecnorrek ez du parte hartuko plantillan duen COVID-19 kasuengatik

Lekittarra Elecnorrek ez du parte hartuko plantillan duen COVID-19 kasuengatik

Talde bizkaitarrak ez du Bilbon parte hartuko bere taldean bi kasu positibo ezagutu eta gero    

11 traineru lehiatuko dira gaur arratsaldean Bilbon jokatuko den Eusko Label Ligako estropadan. Lekittarra Elecnorrek taldearen inguruan bi kasu positibo ezagutu ditu COVID-19rekin, eta horregatik ez dute parte hartuko gaur arratsaldeko XII. Bandera de Bilbao – Bilboko Bandera.    

Bizkaiko taldeak  bi positibo jakinarazi ditu bere taldearen, eta haren  inguruan daudenen artean. Taldekideek konfinatuta egin behar dute Osakidetzako miaketa-unitateak haien egoera zehaztu arte, eta Osasun Ministerioak indarrean duen jarduera-protokoloan araututakoari jarraituz. Hori dela eta, berrogeialdian izango dira taldekideak haien egoera zehaztu arte.
 

Itzuli