ACT TV 2019

BEREZIAK

18 Uzt 2019

Lehen igaroaldia Zubi Esekiaren azpitik

Lehen igaroaldia Zubi Esekiaren azpitik

Igande honetan XVIII Ayuntamiento de Sestao Bandera eta II Ayuntamiento de Sestao Bandera lehiatuko dira Portugaleten

Eusko Label Liga eta Euskotren Liga igande honetan txapelketako eremu ezagunentako batera iritsiko dira, Ibaizabalera, non iraileko hirugarren asteburuan Eusko Label Ligako txapeldunari CaixaBank Koroa emango zaion. Baina honen aurretik, igande honetan 11:40etatik aurrera, bi txapelketetako 16 ontziek II Ayuntamiento de Sestao Bandera eta XVIII Ayuntamiento de Sestao Bandera lehiatuko dituzte.
    
Euskotren Ligako ontziek irekiko dute jardunaldia, 2.778 metroko ibilbide bat osatuz, bi luze eta ziaboga bakar batekin. Amaitzean, gizonezkoen estropadari emango zaio hasiera, non 5.556 metroko saioa egingo duten, lau luze eta hiru ziabogarekin. Eusko Label Ligako estropadako txandak larunbatean Orioko estropadako emaitzen araberako izango da.

Gaur goizean, Sestaoko Udaletxean, bi estropada hauen aurkezpen saioa ospatu da. Bertan izan dira Josu Bergara, Sestaoko alkatea; Jesús Amenedo, Sestaoko Udaletxeko Kirol zinegotzia; eta Amador Antón, Kaikuko presidentea.

Itzuli