Albisteak 2016

ELKARRIZKETAK

20 Api 2016

"Lehen helburua mantentzea da"

"Lehen helburua mantentzea da"

Portugalete Eulenen entrenatzaileak, Ángel Gómezek, 'jarrillera'ren aurredenboraldia baloratzen du eta positibo zein zuhur ageri da San Miguel Ligako edizio berri baten aurrean

Portugalete Euleneko traineruak indar askorekin eta gogotsu hasi du aurredenboraldia, non 'jarrillera'k erakutsi nahi du San Miguel Ligan rol garrantzitsua izan dezakela. Entrenatzaile kantabriarrak, Angel Gomezek, "ondo ateratzen ari den" aurredenboraldia aztertzen du. 

Aurreko denboraldian hamaikagarren postuan bukatu, playoff sutsuak jokatu eta San Miguel Ligan mantentzea lortu eta gero, Portugaleteko traineruak denboraldi berriari aurre egin nahi dio estutasunak saihesteko. Horretarako, Angel Gomezek zuzentzen dituen gizonek, gogor lan egiten dira "ongi, zehaztutako epeak betetzen eta seriotasunarekin". Teknikari kantabriarrak, urte honetarako talde "batua, trinkoa eta aurreko urtean baino konpentsatuagua" dauka, izan ere, "6 alta izan ditugu klub desberdinetatik eta zintzilik genituen postuak betetzera etorri dira".

Angel Gomezek, "talde ona eta kondizio hobeagoetan" dagoen taldea ikusten du, baina, zuhur ageri da eta argi dauka 'jarrilleraren' helburua "maila mantentzea" izan behar duela.

Ido honetan, duela aste batzuk, Portugalete Eulenek Jon Sasieta 'Bilba' Memorialean garaipena lortu zuen Zierbena Bahías de Bizkaiaren eta Kaiku Producharen aurretik. Honi buruz, 'jarrilleraren' prestatzaileak dio, "gogor lan egiteko motibatzen du, baina jeitsierak baino ez dira eta bakoitzak bere ondorio propioak atera behar ditu".

Argi dago San Miguel Liga "zailenetarikoan", Portugalete Eulenek beste urte batez kontsakratu nahi duela eta CaixaBank Koroa jokoan jartzen duten estropadetan maila altuenean lehiatzen saiatuko direla. 

Itzuli