ACT TV 2019

19 Eka 2019

Lehen bihotz taupadak Bilbora heldu dira

Lehen bihotz taupadak Bilbora heldu dira

Bilboko Itsasadarra izango da sefamoroa berde jartzearen arduraduna, eta hala, traineruen gorengo mailaren denboraldi berri bati hasiera emango zaio datorren larunbatean, arratsaldeko 18:00etan

Gaur goizean aurkeztu dute "X Bandera de Bilbao" Bizkaiko hiruburuko udaletxeko prentsa-aretoan, eta hala, Euskol Label Ligako hamazazpigarren edizioari hasiera eman zaio. Azken urteetan bezala, Bilbo izango da traineruen gorengo mailaren denboraldiari hasiera emango dion arduraduna, eta beste urtebetez, Eusko Label Ligako 12 ontzi onenak 20 jardunaldietan zehar lehia bizian arituko dira CaixaBank Koroa eskuratzeko.
     
Larunbatean, arratsaldeko 18:00etan, Nerbioi ibaian ainguratuta egongo den semaforoa berde jarri eta seinale akustikoa entzun orduko, lehen partaideak aurreneko arraunkadak emango ditu. Irteera ordena iazko sasoiko sailkapenaren arabera izango da, eta traineruak minutuz minutu irtengo dira. Beraz, lehenengo txandan Astillero, Lekittarra Elecnor, Kaiku eta San Pedro lehiatuko dira. Bigarren txandan, berriz, Ondarroa Cikautxo, Donostiarra, Cabo eta Santurtzi Iberdrola arituko dira. Amaitzeko, ohorezko txandan, Orio Babyauto, Zierbena Bahias de Bizkaia, Go fit Hondarribia eta Urdaibai Avia iazko denboraldiko garailea lehiatuko dira, nor baino nor gehiago.
 
Aurkezpen ekitaldian Itxaso Erroteta Gazteria eta Kirol Saileko Zinegotzia eta Borja Rodrigo ACTko presidentea egon dira. Rodrigok nabarmendu du plazera dela, beste behin, arraun denboraldi erakargarri eta zirraragarri bat Bilbo bezalako hiri batean hastea. Bere aldetik, Itxaso Errotetak, Bilbotik atera gabe, maila goreneko kirolaz gozatu eta “gure itsasadarra bizitzaz beterik ikusteko aukera paregabea” dela aitortu du. Zentzu horretan, Errotetak gogorarazi du udalaren helburuetako bat, hiriaren ardatz nagusietako bat izanik, “itsasadarra eta bere ertzak kalitatezko ekitaldi eta jardueren bitartez dinamizatzea” dela.

 

Itzuli