Albisteak 2021

LEHIAKETA

29 Abu 2021

Laster arte Zarautz Gesalaga-Okelan

Laster arte Zarautz Gesalaga-Okelan

Goren mailan daraman bigarren urtean, Zarautz Gesalaga-Okelanek ezin izan dio mailari eutsi

Aresen eta Moañan jokatutako Eusko Label Ligako azken bi jardunaldien ostean, Zarautz Gesalaga-Okelan mailaz jaitsi da. Asier Puertasen mutilek ezin izan dute sailkapen nagusian SD Tiran Pereira menderatu, eta ezin izan dute sailkapeneko azken postutik ihes egin 44 punturekin.

Zarautz Arraun Elkartea ACT eta Eusko Label Ligako lehen 12 partaideetako bat da. 2006ko denboraldian itzuli ziren eta 2010eko denboraldira arte iraun zuten euren garai onenak bilduz, sailkapen nagusian bi bosgarren postu eskuratu zituzten. Hamarkada bat geroago Eusko Label Ligara itzuli ziren, eta bigarren denboraldian ezin izan dute azken postua ekidin, Eusko Label Ligako maila galduz.

Gaur, etapa berri bat hasiko da enbatarentzat, datorren urtean KAE Ligan lehiatuko dena, arraunketa finkoko elitera ahalik eta lasterren itzultzeko asmo argiarekin.

Itzuli