ACT TV 2018

BEREZIAK

18 Ira 2018

Laster arte, San Juan Sumelec!

Laster arte, San Juan Sumelec!

Sanjuandarrek, bederatzi urtez gorengo mailan egon eta gero, maila galu zuten igandean

Igandean kide sortzaileetako batek igandean galdu zuen maila, eta beraz, datorren urtarrilean San Juan Sumelecek ACTeko kide plaza galduko du. 2010etik jarraian izan duen lekua, hiru urte zilarrezko mailan eman eta gero, eliteara bueltatu zenetik. 2010ean, hain zuzen ere, lortu zuen Errekak sailkapen orokorrean izan duen emaitzarik onena hirugarren bukatuta, Moañan gainera, bandera irabazita. 

Hori guztiagatik seguru gaude ACTen laster arroxa kolorea berriz ere disdiratsu izango dugula Eusko Label Ligan eta inoiz baino indartsuago bueltatuko dela, duela 8 urte egin zuen bezalaxe. 'Agur' hitzak ez du lekurik gaur, hurren arte batek baizik. 

Laster arte, San Juan Sumelec!

Itzuli