Albisteak 2020

BEREZIAK

08 Uzt 2020

Kontsulta ezazu 2020ko BOGA online

Kontsulta ezazu 2020ko BOGA online

Gure webgunean eskuragarri dago 2020ko BOGA Gida, Eusko Label Ligaren eta Euskotren Ligaren informazio guztiarekin

Urtero bezala, denboraldi hasiera berritasunez beteta dator talde guztietan: fitxaketak, bajak... Berritasun horiek guztiak eta askoz gehiago duzu 2020ko Boga Gidan. Informazio horrekin guztiarekin batera, aurten ere hainbat artikulu interesgarri ditugu arraunaren inguruan. Itziar Olasagastik, Orioko Arraunketa Elkarteko arraunlariak, Euskotren Ligak 12 urte hauetan izan duen bilakaeraz hitz egin digu; Jaime Larak, Kaiku Vusako arraunlariak, banku mugikorreko arraunketa olinpikotik traineruen mundura egindako jauzia nolakoa izan den kontatu digu; eta Gabriel Pitak, kirol psikologoak, arlo psikologikoak arraunaren munduan izan ditzaken onurak laburbildu ditu.

2020ko Boga Gidaren online bertsioa eskuragarri dago jada gure webgunean. Boga aldizkaria botoian klik egin besterik ez duzu egin behar, www.euskolabelliga.com gure webguneko orri nagusiaren behealdean, eta Eusko Label Ligari eta Euskotren Ligari buruzko informaziorik onena ikusi ahal izango duzu.

 

Itzuli