ACT TV 2022

BEREZIAK

15 Ira 2022

Konpainia onean arraunean

Konpainia onean arraunean

Babesle leialekin gabiltza Elkartearen hogeigarren denboraldian 

ACTk hogeigarren denboraldia du aurtengoa, eta bidai honetan kide leial batzuekin batera egiten dugu. Gure babesleetako hiruk hamar denboraldi baino gehiago daramatzate gurekin elkarlanean, hau da, bizitza erdia egiten dugula haiekin batera.

Hogei denboraldi hauetan, haien laguntza baliagarria izan da Elkartea hazten eta sendotzen ikusteko, eta horrenbestez, gure bi lehiaketak ere. Eusko Label Liga eta Euskotren Liga udako kirol ekitaldi handi bilakatu dira, denboraldiz-denboraldi hazten joan direnak. Haien laguntzari esker, hobekuntza ezberdinak ezarri dira bi lehiaketetan, hobetzeko eta baita lehiaketak jarraitzaileei hurbiltzeko ere.

Bidean zehar izandako zailtasunak gaindituz, krisi ekonomikoa edo pandemia besteak beste, ez dute euren babesa eten, eta beraz,  ezinbestekoak izan dira Eusko Label Ligak eta Euskotren Ligak beren ibilbidean sufritu ez zezaten.

Horregatik guztiagatik, hogei denboraldi hauetan gurekin egon zareten babesle guztiei eskerrak ematea soilik geratzen zaigu, baina bereziki EiTBri, Eusko Labeli eta CaixaBanki, hurrenez hurren 20, 15 eta 10 denboraldi hauetan gurekin batera izateagatik.

Itzuli