ACT TV 2021

KLUBAK

13 Mai 2021

"Konfinduak markatu gaitu"

"Konfinduak markatu gaitu"

Osertz Alday, Lekittarra Elecnorreko entrenatzailea, ilusioz dago denboraldi berriari begira, nahiz eta denboraldi-aurrea ezustekoz beteta egon.

Aurtengo aurredenboraldia ezberdina izan da Eusko Label Ligako klubentzat. Iazko ziurgabetasunaren ostean, klubek erregulartasun handiagoz egin ahal izan dituzte entrenduak, konfinatuta egon direnak izan ezik. Hori izan da Lekittarra Elecnorren egoera, "zorte txarra izan dugu, konfindu batzuk izan ditugu, eta taldean zenbait lesio jasan ditugu", adierazi du Osertz Alday entrenatzaileak.

Taldean izan diren eragozpenak tarteko, "egoerara egokitu gara, eta orain normaltasunez eta erregulartasunez entrenatu gaitezke”. Egindako lan horri esker, prestatzaile gipuzkoarra "pozik" dago.

Iragan sasoian, mailari eusteko ia ez zuten sufritu, eta Aldayren helburua maila gorenean mantentzea izango da denboraldi berriari begira, "play off-a saihestu badaiteke, hobe". Horretarako, "ehuneko ehuna eman beharko dugu eta gauzak ondo egin, ez da erraza izaten ari", esan du Lekittarra Elecnorreko entrenatzaileak.

Mailari eusteko borroka horretan, badaki ez dela erraza izango, aurkariekiko erreferentzia askorik ez badute ere, "urtero bezala aurkariak oso indartsu ikusten baitira. Azkenean, bakoitzak badaki nola dagoen eta zein den bere errendimendua, eta udan ikusiko dugu zer gertatzen den", esan du Osertz Aldayk.

Itzuli