Albisteak

ELKARRIZKETAK

30 Eka 2020

Itzuleraren ilusioa

Itzuleraren ilusioa

Garikoitz Uranga izango da Zarautz Babyautoko entrenatzailea Eusko Label Ligara itzultzean

Denboraldi-aurre oso zail baten ondoren, lehiaketaren itzulera errealitate bat da. Arrauneko maila gorenera itzuli den traineruetako bat Zarautz Babyauto da. 10 urtez Eusko Label Ligatik urrun egon ostean, 'Enbata' modalitateko handienen artean lehiatuko da.

Gari Uranga zarauztarrak, KAEko txapelduna izan zen eta igoera playoffean Eusko Label Ligarako txartela lortu zuen taldearen buru izaten jarraituko du aurten ere, hiru fitxaketekin eta baja bakarrarekin,.

Urangaren esanetan, arraunlariak "uste baino hobeto" daude, hiru hilabetetan zehar etxean entrenatzen egon direla kontuan hartuta, eta orain arte "lesioek errespetatzen gaituzte".

Gipuzkoarrarentzat, bere mutilek ligaren hasieran izango duten ilusioa oso garrantzitsua izango da Eusko Label ligan zutik erortzeko, eta denboraldiko helburu nagusia lortzen lagunduko die, "Mailari eustea eta mailaz gozatzea".

Itzuli