ACT TV 2019

BEREZIAK

16 Ira 2019

Iosu Esnaola, Orio Arraun Elkarteko presidente berria

Iosu Esnaola, Orio Arraun Elkarteko presidente berria

Ibon Huegun buru duen zuzendaritzak futbolari ohiarekin jarraituko du datozen urteetan
 

Orioko Arraun Elkarteak jakinarazi du Iosu Esnaola buru duen hautagai-zerrendak (Presidente eta Gida-Batzorde hautaketara aurkeztu den zerrenda bakarra) Orio AE-ren estatutuak agintzen dituen baldintza guztiak betetzen dituela, hala Esnaolak Ibon Hueguni presidente karguaren lekukoa hartuko dio. Horrez gain, Realan eta Real en aritutako 32 urteko futbolari ohiak egungo zuzendaritzako kide batzuk alboan izango ditu bere agintaldian. 

Esnaola momentu ezin hobean iritsi da Oriora, senior mailako hiru taldeak euren txapelketetan garaipena lortu ostean (Eusko Label Liga, Liga Euskotren eta ARC2). Presidente berriak argi dauka azken urte honetako emaitzak berdintzea edota gainditzea oso zaila dela, baina ildo kontinuista batean lanean jardungo dute talde gipuzkoarra goian mantendu danin aspektu guztietan.
 

Itzuli