ACT TV 2017

BEREZIAK

19 Ira 2017

Ioseba Amunarriz, CaixaBank Patroi Onena

Ioseba Amunarriz, CaixaBank Patroi Onena

‘Ama Guadalupekoa’koak eraman du hirugarren aldiz saria 2009 eta 2012an ere lortu ondoren
 

XLIII Bandera El Corte Inglés lehiatu ondoren Portugaleteko uretan, Eusko Label Ligako txapeldunaren izena ezagutu genuen, Urdaibai Avia, zeinek CaixaBank Koroa Bermeora bidean jarri zuen. Baina hau ez zen izan igandean banatu zen sari bakarra, CaixaBank Mailot Zuria jantzi baitzuen denboraldiko Patroi Onenak.

Ioseba Amunarriz da, 18 punturekin, garaikur honen garailea, denboraldiaren hasiera partean lortu zuen lidertza mantenduz. Baina hau ez da bidai erraza izan ‘Ama Guadalupekoa’rentzat, Ondarroa Cikautxoko Iñigo Larrinagak zailtasuna jarri dizkio Eusko Label Ligaren amaierako fase honetan, eta azken jardunaldirarte ez zen erabaki zeinek eramango zuen saria.

Honela, Ioseba Amunarriz, sari honen historikoaren lehenengo postuan ezartzen da hiru aldiz irabazi ondoren (2009, 2012 eta 2017). Bi garaipenekin geratzen dira Endika Pérez (2015 eta 2016) eta Asier Zurinaga (2011 eta 2013). Garaipen batekin aurki ditzakegu Unai Oliden (2016), Vicente Carpintero (2014), Aitor Carrillo (2010) eta Irakoitz Etxeberria (2008).

Ostiral honetan, irailak 22, CaixaBank Patroi Onenaren Garaikurra jasoko du Amunarrizek urtero Zarauzko Ondartza Elkartean antolatzen den patroien afarian. Bertan izango dira Eusko Label Ligako eta Euskotren Ligako patroiak, 2017ko denboraldi amaiera ospatzeko.
 

Itzuli