ACT TV 2016

ELKARRIZKETAK

24 Ots 2016

"Iaz baino pixkat hobetoago"

"Iaz baino pixkat hobetoago"

Dani Perezek Astilleroren aurredenboraldia baloratzen du

Astillerok aurredenboraldia prestatzen hasi da aurreko urteko sentsazioak hobetuz. Pasa den otsailaren 13an Hondarribian ospatu zen estropadan,Dani Pérezekin, Astilleroko entrenatzailearekin, elkartu ginen eta aurredenboraldiako bere ikuspuntua eman zigun.

Aurten kantabriako traineruak bi trainerekin entranatu izan du. Hala ere, asko dutela hobetzeko adierazi zuen Dani Pérezek, batez ere, materialean eta azpiegituretan. Dani Pérezen aburuz, "azpiegituretan eta materialetan hobekuntza sakona espero genuen baina badirudi atzeratuta dagoela. Hirugarren munduko egoeratan gaude gaur egun, baina uretan posible izan dugu bi traineruekin lan egitea neguan, zentzu horretan aurreko urtean baino hobeto gaude".

Momenturarte, Astilleroren entrenamenduak fondo askokoak eta erresistentzia aerobikoa eskuratzeko entrenamenduak izan direla berri eman zigun Dani Pérezek. Haatik, goizegi da ondorioak ateratzeko eta hurrengo San Miguel Ligan traineruaren erremendua jakiteko. Astilleroko entrenatzailea positibo azaldu zen tripulazioak eman duen kalitate saltoarekin. "Arraunean nabaria da aurreko urteko taldeak urte bat landuta izan duela, horregatik diot aurreko urtean baino puntu bat hobeago goazela" jakinarazi zigun Dani Pérezek.

10 arraunlari berri izango ditu Astillerok aurten, aurreko urteko 3 arraunlarik ordea taldea utzi dute. 3 arraulari galduta ere, aurtengo Astilleroren helburua da estropadetan erregularitatea lortzea, itsasoetako estropadetan segurtasun gehiagorekin irtetzea eta aurreko denboraldiko denborak hobetzea. "Estropadetaz eta ACTaz disfrutatu nahi dugu" helarazi zuen Dani Pérezek.

Itzuli