ACT TV 2014

ELKARRIZKETAK

20 Ira 2014

Hondarribia Orsak bere garaipena bideratu du

Hondarribia Orsak bere garaipena bideratu du

'Ama Guadalupekoa'k garaipena lortu du Bermeon, Kaiku Ambilamp eta Cabo atzean utzirik, eta San Miguel Ligako txapeldun bilakatzetik oso gertu dago

Hondarribia Orsak lortu du garaipena Bermeo Hiriko XXXII. Banderan, record-a lortuz gainera, eta San Miguel Ligaren garaipena oso bideratua utzi du. Hondarribia Orsak "la Caixa" Koroa ez irabazteko, bihar Portugaleteko uretan kanporatua izan beharko luke eta Orio Babyautok garaipena lortu beharko luke. Edozein kasutan, biharko XL Bandera El Corte Inglés estropadaren ondoren "la Caixa" Koroa emango zaio garaileari, eta San Miguel Ligaren hamabigarren edizio honi amaiera emango zaio.

Gauzak honela, eguraldiak, zehatzago haizeak, protagonista izan nahi zuen gaur eta estropadaren aurreko momentuetan San Miguel Ligak Bermeon ezarritako harmailetan kalteak eragin ditu. Hala eta guztiz ere, antolakuntzaren aldetik egindako lanaren ondorioz eragozpen hauei aurre egitea lortu da. Mikel Orbañanosen mutilak oso motibatuak atera dira, eta hasiera-hasieratik estropadaren aurrekaldea lortu dute amaieran 19'16”60ko denbora markatuz, garaipena lortzeko balio izan diena, eta "la Caixa" Koroaren garaipena lortzeko bidea asko argitu diena. Bigarren postua Kaiku Ambilampentzat izan da, bost segundora, eta hirugarren postua, aldiz, Caborentzan izan da, 13 segundora. Txanda Orio Babyautok osatu du galiziarrengandik oso gertura iritsita.

Lehenengo txandan, Portugalete Eulenek lortu du garaipena 19'39”12ko denbora eginez, eta honela bostgarren postua lortuz Bermeo Hiriko XXXII. Bandera honetan. Atzetik, Zierbena Bahías de Bizkaia estropadaren seigarren postua lortu du bere traineruko popan "la Caixa" patroi onenaren sailkapeneko garailea zeramalik, Vicente Carpintero. Txanda San Juan Iberdrola eta Tirán Pereirak osatu dute, 19'49”48 eta 19'53”68ko markekin hurrenez hurren.

Samertolameuk eman du lehen golpea

Playoff-aren lehenengo jardunaldiari dagokionez, Samertolameu – Grupo Rodmanek lortu du garaipena, zazpi segundoko aldea atera diolarik Getaria Indaux Viveros San Antón-i. 19'56”94ko markak lau puntu ematen dizkie galiziarrei, eta getariarrek hiru lortu dituzte. Atzetik, bost dezimako aldea besterik ez da izan Zumaiako Telmo Deun eta Amegroveren artean, 11 eta 12 segundoko atzerapenarekin. Azkenik, zumaiarrak lortu dute hirugarren postua eta galiziarrak sailkatu dira laugarren postuan. Bihar erabakiko da Portugaleten, eguerdiko 12.00etatik aurrera, zein traineru izango den hurrengo urtean San Miguel Ligan lehiatzen.

Itzuli