ACT TV 2020

BEREZIAK

04 Abu 2020

Hondarribia lehiaketari berriro ekiteko

Hondarribia lehiaketari berriro ekiteko

Eusko Label Liga eta Euskotren Liga larunbat honetan itzuliko dira Hondarribiko XXXIII. Bandera - Mapfre Sari Nagusiarekin eta XII. Txingudiko Bandera - Mapfre Sari Nagusiarekin

Iragan asteburuan Zierbena Bahias de Bizkaiak Espainiako Traineru Txapelketa irabazi ostean, Eusko Label Liga eta Euskotren Liga itzuliko dira bi lehiaketen denboraldiaren bigarren zatiari aurre egiteko.

Larunbatean 17:40tatik aurrera Euskotren Ligako lau traineruak XII. Txingudiko Bandera - MAPFRE Sari Nagusia. Lau traineruek milia nautiko eta erdiko (2.778 metro) distantzia osatuko dute bi luzerekin eta ziaboga batekin.

Emakumezkoen estropada amaitutakoan, Eusko Label Ligako taldeen txanda izango da. Gizonezkoen 12 taldeak hiru itsas miliako (5.556 metro) ibilbidean lehiatuko dira, lau luze eta hiru ziabogarekin. Arratsaldeko hiru txandak CaixaBank Koroaren sailkapen orokorrean oinarrituta egongo dira. Lehenengo txandan Kaiku Vusa, Zarautz Babyauto, Ondarroa Cikautxo eta CR Ares izango ditugu. Bigarren txandan Lekittarra Elecnor, Cabo, Zierbena Bahias de Bizkaia eta GO fit Hondarribia arituko dira. Azkenik, ohorezko txandan, Orio Arraunketa Elkartea, Donostiarra Amenabar, Santurtzi Transportes y Grúas Aguado eta Bermeo Urdaibai Avia arituko dira.

Itzuli