ACT TV 2019

ELKARRIZKETAK

17 Api 2019

"Hobetzeko bigarren txandan egon behar dugu"

"Hobetzeko bigarren txandan egon behar dugu"

Iñaki Errasti, Ondarroa Cikautxoko entrenatzaileak, bere taldeari emandako jarraitsasunak udara honetan lehiatzeko lagunduko diela espero du

Astero bezela, Eusko Label Ligaren denboraldi berri baten inguruan gehien dakitenen hitzak gerturatzeko intentzioarekin, beste entrenatzaile baten elkarrizketa dakarkigu. Gaurkoan Iñaki Errasti, Ondarroa Cikautxoko entrenatzailearekin hitz egin dugu arraun maila gorenaren txapelketako beste edizio baten aurrean bere taldearen prestakuntzaz aritzeko.


Bi zortzigarren postu lortu ondoren, bizkaitarrek Eusko Label Ligaren hirugarren denboraldi honi aurreko urtearekiko aldaketa gutxi jasan dituen talde batekin emango dio hasiera. Bi baja eta sei arraunlari berriren gehikuntzarekin, Errastik,taldearen buru bezela daraman bigarren urte honetan, jarraipena eman diezaioke lehengo urtean egindako lanarekin.


Prestatzaile gipuzkoarrak dio bere “arraunlariek hobetzeko entrenatzen” dutela eta ondorioz, aurten Ondarroa Cikautxoren helburua aurreko denboraldian lorturiko zortzigarren postua hobetzea da. Errastirentzat helburu hau “zaila izango da”, Eusko Label Ligako beste taldeen maila handia baita. Ondarrutarrek euren helburua lortzeko, azken urteotan norgehiagoka gogorrenetarikoak izan dituen bigarren txandan indarrez lehiatu beharko du.

 

Itzuli