ACT TV 2019

BEREZIAK

13 Abu 2019

Hitzordu bikoitza Zarautzen

Hitzordu bikoitza Zarautzen

Eusko Label Liga zein Euskotren Liga Gipuzkoako uretan izango dira asteburu honetan, eta bi jardunaldiko XLII. Zarauzko Estropadak eta Zarauzko XI. Ikurriña jarriko dira jokoan

Gorengo mailako ontziek beraien egutegian gorriz ongi markatatua duten eguna gerturatzen hasi da. Asteburu honetan Eusko Label Ligako XLII. Zarauzko Estropadak lehiatuko da Zarauzko uretan, eta Euskotren Ligari agurra emateko Zarauzko XI. Ikurriña lehiatuko da. 

Larunbatean, emakumezkoen lehen jardunaldiarekin hasiko da lehia, 18:00etatik aurrera. Estropada horren ondoren, gizonezkoen ordua helduko da, eta ohi bezala, Eusko Label Ligako sailkapenaren arabera eratuko dira txandak. Gauzak horrela, San Pedro, Astillero Repsol Electricidad y Gas, Lekittarra Elecnor eta Kaiku ariko dira lehen txanda. Bigarrenean, berriz, Cabo, Ondarroa, Urdaibai Avia eta Donostiarra lehiatuko dira. Azkenik, hirugarren eta ohorezko txandan, Eusko Label Ligako lau oilarrak: Zierbena Bahias de Bizkaia, Go fit Hondarribia, Santurtzi Iberdrola eta Orio Babyauto liderra. 

Igandean, 11:40tik aurrera ekingo zaio emakumezkoen bigarren jardunaldiari. Estropada amaitzean, Orio Babyautori Euskotreneko Garaikurra emango zaio, eta modu horretara, oriotarrak 2019ko Euskotren Ligako txapeldunak izango dira. Emakumeen ondoren, gizonezkoen txandan izango da, eta bigarren jardunaldi horretan erabakiko da zein taldek eramango duen XLII. Zarauzko Estropadak "trapua". Txanden eraketari dagokionez, larunbateko emaitzen arabera osatuko dira. 

Usadioari jarraiki, banderaren lehian, bi jardunaldietako denborak kontuan hartuko dira, eta gainera, jardunaldi bakoitzean saikapen nagusirako puntuak ere banatuko dira. 

Gaur goizean Zarauzko "Hotel Restaurante Karlos Arguiñano"-n egin dute bi banderen aurkezpena, eta bertan izan dira Xabier Txurruka Zarauzko alkatea, Igor Lertxundi ACTko zuzendaritzako kidea eta Jon Artola Zarautz Arraun Elkarteko presidentea. 

Itzuli