Albisteak 2020

BEREZIAK

07 Uzt 2020

Hemen da Eusko Label Ligako app-a

Hemen da Eusko Label Ligako app-a

Sar zaitez zure gailu mugikorretik bi lehiaketetako informazio osora era azkar eta errazean.

Arraun denboraldia hasi da eta honekin batera, hemen dago Eusko Label Ligako eta Euskotren Liga 2020ko gailu mugikorretarako aplikazioa. Kontsultatu albiste, plantilla eta sailkapen guztiak zure gailu mugikorretik, modu erraz eta azkarrean. Gainera, bi lehiaketetako jardunaldi guztiak zuzenean jarraitu ahal izango dituzu parte hartzen duten traineru guztien denbora errealeko GPS seinalearen bidez.

Oso erraza da aplikazioa lortzea.. Sartu www.euskolabelligaapp.com web-orrian zure mugikorraren nabigatzailetik, eta sortu zure pantaila nagusirako zuzeneko sarbidea. Horrela, segundo batzuetan arraunaren maila gorenari buruzko informazio guztia eskuratu ahal izango duzu.

Itzuli