Albisteak 2020

BEREZIAK

18 Abu 2020

Gorabeheraz beteriko txapelketa

Gorabeheraz beteriko txapelketa Gorabeheraz beteriko txapelketa

Goialdeko talderik ez da ezustekoetatik salbatzen 2020ko Eusko Label Ligako denboraldi honetan

Denboraldi ikusgarri baten aurrean gaude, non estropada bakoitza errusiar erruleta bihurtzen ari den eta edozein taldek irrist egin dezakeen sailkapenaren behealderuntz. Gehiago edo gutxiago, baina talde guztiek izan dute ezustekorik txapelketako jardunaldiren batean, puntu kopuru baliotsu bat lortzeko aukera pasatzen utziz, eta euren lehiakideek aukera hori sailkapen orokorrean abantaila hartzeko nola aprobetxatzen duten ikusiz.

Eusko Label Ligako behealdeko putzuan erori zen lehen taldea GO fit Hondarribia izan zen, eta ezustean, IV. Bandeira Cidade da Coruñako lehen jardunaldian garaile atera eta denboraldiko lehen bandera etxera eramateko hautagai nagusia izan ondoren, azken postuan geratu zen Coruñako estropadako bigarren jardunaldian. Mikel Orbañanosen mutilek gertaera isolatu bihurtu beharrean, hurrengo asteburuan berriro estropezu egin zuten VIII. CaixaBank Banderan bederatzigarren postuan geratu da eta, bigarren egunez jarraian, aurkariekiko puntu kopuru garrantzitsua galduz. Bi porrot horien ostean, ohorezko txandara sartzeko postuetatik kanpo geratu ziren bidasoarrak, eta Zarauzko Ikurriñaren bigarren jardunaldira arte ez da sailkapen nagusiko ohorezko postuetara itzuli 'Ama Guadalupekoa'.

Donostian jokatutako jardunaldian, Zierbena Bahías de Bizkaiak sufritu egin zuen, orain arte, denboraldi honetan 'galipo'en despiste bakarra izan dena, zortzigarrena izanik, lehiaketaren goialdeko talderik erregularrenetako bat dela erakusten ari baita, eta azken asteetan goranzko bidea dakar. XXXVII. Petronor Banderan, lehiaketako laugarren jardunaldian, Orio Arraunketa Elkartearen txanda iritsi zen, zortzigarren postuan geratuz Zierbenan, geroago Lekeition ereerrepikatuko zuten emaitza. Estropada horretan ezin izan zuen ohorezko txandan azken tokia gainditu, eta une horretan Eusko Label Ligako liderra zen Santurtzi Transportes eta Grúas Aguadorekiko punto asko galdu zituen.

Hain zuzen ere, CaixaBank Koroaren aldeko borrokaren egungo liderra izan da denboraldiko gorabehera esanguratsuenak izan dituen taldeetako bat. 'Sotera 'lider gisa iritsi zen El Correo Ikurriñera, eta Iker Zabalaren taldeak garaipena lortzeko borrokan jarraituko zuela pentsa genezaken. Baina ez. Santurtzikoak sailkapeneko hamaikagarren posturaino jaitsi ziren eta txapelketako lehen postua galdu zuten. Hurrengo igandean, Ondarroan, Santurtzi Trasnsporte eta Grúas Aguado estropezu egin zuen berriro ere eta bederatzigarren postuan sailkatu zen aurreko jardunaldia Hondarribiako uretan irabazi ondoren.

Bermeo Urdaibai Avia, denboraldi hasiera ixil baten ondoren, errendimendu ikaragarria ematen ari da eta sailkapeneko lehen postuan mantendu da hainbat jardunalditan zehar. Baina Zarauzko Ikurriñako lehen jardunaldian piztu zen itsasikarak bete-betean jo zuen eta larunbateko erregistro txarrenarekin amaitu zuen.

Itzuli