ACT TV 2019

BEREZIAK

20 Abu 2019

Gogoan hartzeko irudiak

Gogoan hartzeko irudiak

Orio Babyautoko neskek Euskotreneko garaikurrarekin egin zituzten argazkien "making offa" izango dugu ikusgai, "Eusko Label Barrutik" sekzioko atal berri honetan

"Txiki" ontziko arraunlari denek buruan ondo gordeta izango dute aurtengo denboraldia, Orio Babyautok lehen aldiz irabazi baitu Euskotren Liga, eta nola gainera. Arraunlariak, entrenatzaileak, laguntzaileak... denak gogoratuko dira XI. Zarauzko Ikurriñako estropadako amaieraz, eta nola ez, Euskotreneko garaikur preziatu hori zerura altxa zuten momentuaz agintarien ontzian. 

Pasadizo horiek bere horretan ez geratzeko eta gutxienez etorkizunean nolabait gogoan hartzeko, argazkien bidez jasotzea bada aukera bat. Gauzak horrela, Zarauztik bueltan, eta herritarren berotasuna jaso aurretik, Orio Babyauto taldea Aurrenetxetik pasa zen argazki sesioa egitera. Giro ezinhobean banan-banan pasa ziren ACT TV-ko kameratik Euskotreneko garaikuarrarekin argazkia ateratzeko. 

Hemen dituzue argazki guztiak.

https://www.youtube.com/watch?v=ONIeYsle_EI&feature=youtu.be

Itzuli