Albisteak 2021

LEHIAKETA

15 Abu 2021

Go Fit Hondarribik laugarren aldiz jarraian irabazi du Zarauzko Ikurriña

Go Fit Hondarribik laugarren aldiz jarraian irabazi du Zarauzko Ikurriña

Ama Guadalupekoak Sotera menderatu, eta CaixaBank koroa irabazteko lehian zazpi puntuko abantaial soilik dago

Go Fit Hondarribiak beste bandera bat irabazi du, asteburuan Zarauzko uretan jokatutako bi jardunaldietan bi garaipen lortuta. Mikel Orbañanosen taldeak atzoko abantaila handitu du gaur Santurtzi Transportes y Gruas Aguadorekiko, eta guztira lau segundo izan dira. Horrela, Ama Guadalupekoak (144 puntu) puntu bat murriztu dio Soterari (151 puntu) CaixaBank Koroa eskuratzeko lehian eta zazpi dira dagoeneko bi ontzien arteko puntuak.

Eusko Label Ligako sailkapen nagusiko hirugarren postuan da Donostiarra Amenabar (125 puntu) gaurko jardunaldian lortutako 10 puntuei esker, Zierbena Bahías de Bizkaia (122 puntu) laugarren postuan da eta hurbil da Orio Orialki (120 puntu). Datorren larunbatean, Oriorekin batera, Urdaibai Avia, Ondarroa Cikautxo eta Cabo da Cruz arituko dira bigarren txandan, eta lehen txandan Ares, Lekittarra Elecnor, Tiran Pereira eta Zarautz Gesalaga Okelan izango dira, Enbatak gaur salbazioari begira puntu garrantzitsuak lortu ditu.

CaixaBank patroi onenaren sailkapenari dagokionez, honela geratu da:
1.- Arkaitz Diaz (Donostiarra Amenabar) 18 puntu
2.- Gorka Aranberri (Santurtzi T. y G. Aguado) 16 puntu
3.- Oscar Hermo (CR Cabo da Cruz) 11 puntu

Itzuli