Albisteak

LEHIAKETA

24 Uzt 2021

Go Fit Hondarribiak eta Donostia Arraun Lagunakek irabazi dute CaixaBank Bandera

Go Fit Hondarribiak eta Donostia Arraun Lagunakek irabazi dute CaixaBank Bandera Go Fit Hondarribiak eta Donostia Arraun Lagunakek irabazi dute CaixaBank Bandera

Donostiarrek lidergoa sendotu dute eta Ama Guadalupekoak CaixaBank Koroa irabazteko aldea murriztu du

Donostia Arraun Lagunakek Orio Orialki gainditu du azken paladetan, eta VI. CaixaBank bandera irabazi du. Garaipenarekin lidergoan sendotu da. Andrea Astudillok zuzentzen duen taldeak segundo bateko aldea lortu du helmugan, eta atzetik Donostiarra Lacturale eta Hondarribia Bertako igogailuak 8 eta 9 segundo igarota iritsi dira helmugara, hurrenez hurren. Gauzak horrela, Arraun Lagunakek 23 puntu ditu sailkapenean, Orio Orialkik 22, Donostiarra Lacturalek 13 eta Hondarribia Bertako igogailuak 12.

Euskotren Ligako patroi onenaren sailkapenari dagokionez, honela geratu da:
1.- Miren Garmendia (Hondarribai Bertako igogailuak) 15 puntu
2.- Nadeth Agirre (Orio Orialki) 11 puntu
3.- Andrea Astudillo (Donostia Arraun Lagunak) 10 puntu

Go Fit Hondarribiak denboraldiko lehen Bandera lortu du, IX. CaixaBank Bandera irabazi ostean, Orio Orialki, Donostiarra Amenabar eta Santurtzi Transportes eta Gruas Aguadoren aurretik. Ioseba Amunarrizen mutilak ohorezko txandan nagusi izan dira eta ez dute lehen postua utzi. Garaipen honekin, Ama Guadalupekoak 68 puntu ditu Santurtzi T. eta G. Aguadoren atzetik 72 punturekin. Orio Orialki, berriz, Zierbena Bahias de Bizkaiarengana hurbildu da sailkapenean, eta 3 puntuko aldea baino ez die utzi. Bizkaitarrek bihar ere ezingo dute parte hartu, eta horrenbestez, bigarren txandan traineru bat gutxiago hariko da.

Horrela geratu da Caixabankeko patroi onenaren sailkapena:
1.- Arkaitz Díaz (Donostiarra Amenabar) 10 puntu
2.- Gorka Aranberri (Santurtzi T. eta g. Aguado) 8 puntu
3.- Oscar Hermo (CR Cabo da Cruz) 7 puntu

Itzuli