ACT TV

ELKARRIZKETAK

12 Uzt 2020

Go Fit Hondarribiak denboraldiko bigarren garaipena lortu du

Go Fit Hondarribiak denboraldiko bigarren garaipena lortu du Go Fit Hondarribiak denboraldiko bigarren garaipena lortu du

“Ama Guadalupekoa”k erakustaldia eman du XXXVII Petronor Banderan, eta Donostiarrak ezustekoa eman du

Lehen txandatik erakustaldia eman du Go Fit Hondarribiak. Atzoko arantza kendu nahian, hasieratik erlojuaren aurkako lana egin behar izan du, bere aurkariak atzean utziz. Pixkanaka-pixkanaka, denborak handitzen joan da bere aurkariekiko, eta amaieran 19:43.92ko denbora ezartzea lortu du. Lehen txandatik ezarritako denbora ezin izan dute hobetu besteek, eta beraz, “Ama Guadalupekoak” denboraldiko bigarren garaipena lortu du, denboraldiko lehen bandera izanik.  Aresek eutsi nahi izan dio hondarribitarren erritmoari, baina ezinezkoa izan da, eta azkenean 20:14.20ko denbora ezarri du. Atzetik aurrera etorri da Kaiku Vusa, eta azken metroetan Ondarroa gaindituta, sailkapenerako baliogarriak izango diren 3 puntu lortu ditu 20:19.88ko denbora ezarriz. Galiziarrekin lehian izan da Ondarroa Cikautxo, eta segundo pare batetara hurbildu arren, azkenean ezin izan du traineru galiziarra harapatu,eta gainera, Kaikuk gainditu du helmugan 20:21.92ko denbora ezarriz. 

Ohorezko txanda hasi aurretik, bazekiten ondu beharreko denbora lehen txandatik Go Fit Hondarribiak ezarri duena zela. Santurtzi Transportes y Gruas Aguadok bazekien, eta hasieratik erritmo altua ezarri du. Horrela, Donostiarrarekin parean joan arren, bigarren luzetik aurrrera bakarkako lana egin behar izan dute. Azken ziabogan parean baziren ere, azkenean 19:47.98ko denborarekin ezin izan dute Petronor Bandera irabazi, baina bai sailkapenerako garrantzitsuak izango diren puntu batzuk lortzea. Horriei esker, Eusko Label Ligako lidertzan jarraitzen dute. Donostiarra Amenabarrek, aldiz, ezin izan dio lan erditik aurrera liderraren erritmoari eutsi, eta azkenean 20:03.66ko denboran galditu dute kronometroa. Hirugarren posturako lehian, Lekittarra Elecnorrek aurrea hartu dio Oriori, eta bizkaitarrek atzoko lan onari jarraipena eman diote 20:10.30eko denborarekin estropadako seigarren postua lortuz. Agilutxoek, ordea, 20:12.10ko denbora lortu dute, eguneko 8. Denbora onena.

Bigarren txandan, ezin izan dute lehen txandakoen denbora hobetu. Lan ikusgarria egin dute Zierbena Bahías de Bizkaia eta Bermeo Urdaibai Aviak. Biek lehia ikaragarria eman dute. Bien artean, ez da hiru segunduz goitiko abantaila izan, eta azkenean, etxekoak nagusitu dira azken luzean hartutako olatuei esker. Helmugan, 19:48.22ko denbora ezarri dute, Bou Bizkaia baino bi segundo azkarrago (19:50.88). Atzetik, Cabok lehen bi ontzien erritmoa galdu eta bakarkako lanari ekin dio. Azkenean 20:11.24 denbora ezarri zuten. Azkenean, igo berria den Enbatak bazekien bere aurkarien denbora, eta hori hobetzen saiatu dira. Une askotan Kaikuren enbora hobetu arren, azkenean Zarautz Babyautok 20:27.80ko denborarekin amaitu du, sailkapeneko azken postura jaitsiz. 

Donostiarrak ezustekoa eman du
Estropada ohi bezala hasi da, Orio estropadaren burua hartuz, eta bertan mantendu da ziabogara heldu bitartean. Itzuleran, ordea, Donostiarra atzetik aurrera etorri da, eta 4 segundoko tartea lortu badu ere, helmugan ia bi segundoko abantaila lortu du. 10:50.44ko denbora Donostiarra ontziarentzat, eta 10:52.08ko denbora Oriorentzat. Atzekaldean, gauza antzekoa gertatu da. Donostia Arraun Lagunak ziabogara atzetik heldu arren, hondarribitarren ontzia gainditzea lortu dute, eta abantaila sei segundokoa izan bada ere, ia segundo bateko tartean helmugaratu dira bi ontziak. Donostia Arraun Lagunakek helmugan 11:05.30ko denbora ezarri du, eta Hondarribia Bertako Igogailuakek, ordea, 11:06:64ko denbora. Sailkapenean, Oriok jarraitzen du lehen postuan 15 punturekin, Donostiarra da bigarren postuan 11rekin, eta Donostia Arraun Lagunak eta Hondarribia Bertako Igogailuak dituzte azken bi postuak 7na punturekin.

Getxo eta Orion datorren astean        
Hurrengo astean ere Bizkaian eta Gipuzkoan ariko dira EuskoLabel eta EuskoTren Ligako arraunlariak. Larunbatean, gizonezkoentzat Getxoko Estropaden XLII Ikurriña – J.A.Agirre Lehenedakariaren XVI. Omenaldia eta igandean Orioko XXX Estropadak – VIII Orio Kanpina Bandera izango dira lehian. Emakumezkoetan, aldiz, Getxoko XII Ikurriña eta Orioko XIX Emakume Estropadak – VIII Orio Kanpina Bandera jokatuko direlarik. 

Itzuli