Albisteak

LEHIAKETA

03 Uzt 2021

Go Fit Hondarribia eta Arraun Lagunak garaile Bandeira Cidade da Coruña-n

Go Fit Hondarribia eta Arraun Lagunak garaile Bandeira Cidade da Coruña-n Go Fit Hondarribia eta Arraun Lagunak garaile Bandeira Cidade da Coruña-n

Bi traineru gipuzkoarrak dira denboraldiko lehen liderrak

Go Fit Hondarribia garaile atera da Galiziako lehenengo jardunaldian eta lider maillota jantziko du bigarren jardunaldian. Berdeak lehenengo txandan aritu dira, eta lehenengo metrotan Ondarroa Cikautxoren lehia izan dute bigarren luzeraino. Momentu horretan, hondarribitarrak martxa bat gehitu dute, eta bakarrik arraun egin dute helmugaraino, 20:16.80ko denbora ezarriz.

Santurtzi Transportes y Gruas Aguado bigarrena izan da 14 segundotara, Zierbena Bahias de Bizkaiak helmuga 24 segundo geroago gainditu du, eta Donostiarra Amenabar biharko ohorezko txandan ariko da laugarrena bukatu duelako gaur arratsaldean.

Gaurko emaitzak ikusita, CR Cabo da Cruz, Ondarroa Cikautxo, Orio Orialki eta CR Ares bigarren txanadan ariko dira, eta Bermeo Urdaibai Avia, Zarautz Guesalaga-Okelan, SD Tiran Pereira eta Lekittarra Elecnor hirugarrenean izango dira.

Bestalde, Arraun Lagunak Euskotren Ligako lehenengo liderra izango da lehen jardunaldian lortu duten denborari esker: 11:26.06. Atzetik, Donostiarra Lacturale 2 segundotara heldu da, Orio Orialki hirugarrena 5 segundotara eta azken postuan helmugaratu da Hondarribia Bertako Igogailuak 31 segundotara.
 

Itzuli