ACT TV 2021

KLUBAK

27 Mai 2021

"Gauza askotarako aukerak izan ditzazkegu"

"Gauza askotarako aukerak izan ditzazkegu"

Juan Zunzunegui, Zierbena Bahias de Bizkaiako entrenatzaileak, denboraldi berri bat aztertu du, non taldeak kota altuak izatea espero du 

Galiziako entrenatzaileak bi multzotan banatzen du aurredenboraldia. Lehenengoa Gabonetara arte luzatu zen, "bertan ezin izan genuen arraunean egin, eta Gabonen ostean, aurredenboraldia normaltasunez joan da, nahiko ondo entrenatuz".

Eusko Label Liga hasteko hilabete luze falta denean, pozik dago taldearen lanarekin, "blokea iazkoaren antzekoa da. Badakigu urte gogorra eta polita izango dela, eta gauza askotarako aukerak izango ditugu", esan du. Gainera, "estropada guztietan borrokatzen aritzea, eta ahal badugu, Liga irabazteko borrokan egotea da gure helburua". Horretarako, %100 eman behar dutela  adierazi du prestatzaile galiziarrak.

Estropadak eta Ligagatik borrokatzeko lehia horretan, badaki "aurkari oso indartsuak" izango dituztela. “Jendea ondo ari da entrenatzen eta lanean, gogorra izango da. Hautagai asko daude eta bakarrak irabaz dezake. Berdintasun horrek adierazten du Liga nola dagoen, eta hori da politena", esan du Zunzuneguik.
 

Itzuli