Albisteak

LEHIAKETA

10 Eka 2021

Eusko Label Liga eta Euskotren Liga denboraldi hasierari ekiteko prest

Eusko Label Liga eta Euskotren Liga denboraldi hasierari ekiteko prest

Bandeira Cidade da Coruñako lehen jardunaldiko txanden zozketa ere egin da

Bilboko Azkuna Zentroan Eusko Label Ligako eta Euskotren Ligako denboraldi berrien aurkezpena egin dugu arratsaldean. Klubek, erakundeen eta babesleen babespean hasiera emango diote inoiz baino zirraragarriagoa izango den 2021eko denboraldiari.

Aurkezpena hasteko, CaixaBank 2020 patroi onenaren saria eta Euskotren Ligako patroi onenaren sariak eman dira. Borja Rodrigok Nadeth Agirreri eman dio saria, eta Gorka Arana Caixabankeko Iparraldeko Retail bankako Zuzendari Komertzialak Asier Zurinagari eman dio. 

CaixaBank Koroak eta Euskotren trofeoak hartu zuten ondoren aurkezpenaren interesa. Egungo txapeldunek, Santurtzi Transportes y Gruas Aguadok eta Orio Orialki-k, 2020 denboraldiko azken jardunaldian banatu zitzaien saria eman dute, eta erreplika jaso dute trukean. Garaikur trukaketan Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen sailburu Arantxa Tapiak eta Euskotreneko Antolakuntza zuzendari eta korporatibo Antonio Jaraicesek parte hartu dute.

Azkenik, A Coruñako Bandeira Concellorako txanden zozketa hasi aurretik, Galiziako hiru taldeek aurkezpenean parte hartu nahi izan dute, agur bat bidaliz. Ondoren, denboraldiko lehen jardunaldiko txanden zozketa egin dute Arantxa Tapiak eta Antonio Jaraicesek. Horrela, zozketak txanda hauek utzi ditu denboraldiko lehen jardunaldirako: lehenengo txandan Ondarroa Cikautxo, Go Fit Hondarribia, Zierbena Bahias de Bizkaia eta Bermeo Urdaibai Avia arituko dira. Bigarren txandan Lekittarra Elecnor, Ares, Orio Orialki eta Santurtzi T. eta G. Aguado arituko dira, eta hirugarren txandan Tiran Pereira, CR Cabo Da Cruz, Donostiarra Amenabar eta Zarautz Guesalaga Okelan.

#PrestGaude
Denboraldi berri honetan erabiliko dugun leloa izango da #PrestGaude. Denboraldiko leloarekin batera, denboraldi osoan gurekin izango dugun irudia ere aurkeztu dugu. Arraunlari biren irudiak, gizon zein emakumezkoa Ligetako bi kolore bereizgarriekin batera, gorria (Eusko Label Liga) eta urdina (Euskotren Liga) dira denboraldiko irudia osatzen dute. 
 

Itzuli