ACT TV

BEREZIAK

25 Mar 2019

Errekorrezko egutegi bat

Errekorrezko egutegi bat

Eusko Label Ligak 20 hitzordu izango ditu eta Euskotren Ligak 14 estropada lehiatuko ditu 2019ko udara honetan

Pasa den larunbatean Bermeon ospaturiko Batzarraren ondoren, ACT denboraldi berriari begira jarri da jada. Errekorrezko egutegia izango du gainera Eusko Label Liga, joan den urteko 19 estropadetatik 20-ra pasako da. Bere aldetik, Euskotren Ligak 14 hitzordurekin jarraituko du urada honetan zehar.

Ekainaren 22 eta 23an estreinatuko da aurtengo Eusko Label Liga Bilboko X. Bandera eta Zierbenan lehiatuko den XXXVI Petronor Banderarekin. Jarraian, Astillero eta Lekeitiora egingo dugu bidaia ekainaren 29 eta 30ean, non aurtengo Euskotren Ligari hasiera emango zaion.

Uztailean 8 estropada izango dituzte bi txapelketek. Galiziako lehen asteburuarekin emango diogu hasiera hilabete honi, uztailaren 6 eta 7ko III Bandera Cidade da Coruña lehiatuz. Kontxako badiak XII Bandera Donostiarra Kaiarriba jasoko du uztailaren 13an eta Castro Urdialesen lehiatuko da X CaixaBank Bandera 14ean.
    
Txapelketaren ekuatorera iritsiko gera uztailaren 20 eta 21ean lehiatuko diren Orioko XXIX. Estropadak eta XVIII Bandera Ayuntamiento de Sestao-rekin. Santurtziko XL. Ikurriña eta Getxoko XLI. Ikurriña lehiatu ondoren uztailaren 27 eta 28an, Espainiako Traineru Txapelketa dela eta abuztuko lehenengo asteburuan geldialdia izango dute gure txapelketek.

Denboraldiko hamairu eta hamalaugarren jardunaldiak Ondarroako XXXV. Bandera eta Hondarribiko XXXII. Banderarekin ailegatuko dira abuztuaren 10 eta 11ean. Euskotren Ligari amaiera emango zaio abuztuaren 17 eta 18an Zarauzko Estropaden jardunaldi bikoitzarekin.

Kontxako Estropadaren aurretik Eusko Label Ligaren karabana galiziara joango da bigarrenez, Bueuko Bandera XXIX Bandeira Concello de Boiro lehiatzeko abuztuaren 24 eta 25ean. Irailaren 14 eta 15ean agur esango diogu denboraldiari Bermeo Hiriko XXXVIII. Bandera eta XLIX GP – XLV El Corte Inglés Banderarekin, eta ongietorria emango diegu bi jardunaldi hauetan lehiatuko den playoffean datorren edizioko Eusko Label Ligan eta Euskotren Ligan parte hartzeko eskubidea lortuko duten taldeei.

Itzuli