ACT TV

ELKARRIZKETAK

17 Ira 2020

Elitean sartzeko azken froga

Elitean sartzeko azken froga

Bost hautagaiek datorren denboraldiko Eusko Label Ligako bi postuak banatuko dituzte

Bost talde iritsi dira Eusko Label Ligako playoffaren ateetara, arrauneko elitean postu bat lortzeko asmoz, baina bik bakarrik lortuko dute datorren denboraldian Eusko Label Ligan arraunean egiteko txartela. Bermeoko eta Portugaleteko estropada eremuek erabakiko dute zein bi taldek merezi duten arraunaren maila gorenean egotea bi jardunaldi zirraragarritan, eta bost talde horiek daukaten guztia emango dute helburua lortzeko.

SD Tiran Pereira eta Samertolameu Oversea bandera guztiak banatu eta sailkapeneko lehen bi postuak irabaztetik datoz denboraldi osoan. Bi talde ‘bizilagun’ hauek Galiziako Ligaren lidergoa azken jardunaldirarte jokatu dute, eta puntuetara berdinduta bukatu dute denboraldi erregularraren ostean.

KAEn antzeko eskenatokia bizi izan da. SDR Pedreña Grupo Dynasol eta Sanpedrotarra A.E. izan dira nagusi Euskal Herriko eta Kantabriako uretan, eta berehala nabarmendu dira euren aurkariengandik.

Txanponaren beste aldean Zarautz Babyauto dago, nahiz eta Eusko Label Ligara itzuleran denboraldi ikusgarria erdietsi, sailkapeneko hamaikagarren postura erori zen azken jardunaldietan eta bere postua defendatu beharko du promozio jardunaldi hauetan.

Itzuli