ACT TV

ELKARRIZKETAK

18 Ira 2014

El Corte Inglés-en 40ak

El Corte Inglés-en 40ak

XL El Corte Inglés Banderak San Miguel Ligaren hamabigarren edizioari amaiera emango dio Ibaizabalen uretan

San Miguel Ligako estropada klasikoenetako bat itzuliko da igande honetan bere 40. edizioan. El Corte Inglés Banderak berriro Portugalete kolorez beteko du eguerdiko 12.00etatik aurrera, eta San Miguel Ligaren hamabigarren edizioari amaiera emango dio. Jardunaldi honetan, "la Caixa" Koroaren garailea eta sailkapen nagusiko behin behineko postuak argitzeaz gain, aurtengo igoera playoff-aren garailea, eta hurrengo urtean arraunaera maila goreneko lehiaketan zein talde egongo den jakingo da.

Esan beharra dago, behin Kaiku Ambilampek antolaturiko estropada amaitzean, "la Caixa" Koroaren eta maillot horien banaketa egingo dela talde garaileko arraunlariei.

Igandeko hitzordu hau 40. edizioa izango da eta, gaur goizean ospaturiko aurkezpen saio honetan Carmelo Lexana, El Corte Inglés-eko Euskal Herriko kanpo erlazioen arduradunak, esan duen bezala, El Corte Inglés-ek iparraldean babeste duen kirol ekitaldirik urtetsuena da. Aurkezpenera gerturatu dira, Carmelo Lexanaz gain, Mikel Torres, Portugaleteko alkatea; José Manuel Monje, Kaiku AKK-ko presidentea; eta Xabier Zubiri, ACTko Komunikazio arduraduna. Estropada honen bidez, orain dela gutxi hil den Isidoro Álvarez, El Corte Inglés-eko presidente ohia, homentzeko balio izango du, eta estropada hasi aurretik minutu bateko isilunea gordeko da.

Itzuli