Albisteak 2015

DIZIPLINA

28 Urr 2015

Dopinaren aurkako kontrol guztiak negatiboak izan dira

Dopinaren aurkako kontrol guztiak negatiboak izan dira

Aurten dopinaren aurkako 99 kontrol egin dira. 31 lehiaketan egindakoak, eta 68, lehiaketatik kanpo

Elkartea sortu zen unetik egiten ari den bezala, 2015ean ere ACTk dopinaren aurkako plangintza garatu du bere arraun lehiaketan. Bertan parte hartu duten kirolariei -bai San Miguel Ligan, Euskotren Ligan - debekatutako sustantziak, edo kirolean debekatuta dauden metodoak antzemateko kontrolak egin dira. Dopinaren aurkako borrokan nabarmentzeko modukoa izan da ACTk, Elkarteko kide diren klubetako kideei egindako kontrolez gain, San Miguel Ligan lehiatu nahi eta igoera play-offean parte hartu nahi zuten ARC eta LGT ligatako kirolariei ere egin dizkiela kontrolak.

Aurtengoan, dopinaren aurkako 99 kontrol egin dira. 31 lehiaketan eta 68 lehiaketatik kanpo. Kontrolak egiten dituen homologatutako laborategiak eskura dituen baliabide eta teknikekin, aztertutako laginetan ez da debekatutako sustantzia edo metodorik antzeman. Ezta erreferentzia zerrendetan dauden sustantzia horien metabolito edo markadoreak ere. Bestalde, eta ACT barruan araudi partikularra betetzen zelako frogtazeko, esaterako injekzioen galarazpena -metodo hau, edozein gauzarako, elkartean debekatuta dago-, segimendu berezi bat eraman da.

Iaz bezala, eta dopinaren aurkako programaz barne, aurten Elkartetik hainbat ekintzak sustatu dira. Hain zuzen ere, klubentzako jardunaldi hezigarriak antolatu dira. Jardunaldi hauek, AEPSAD agentziarekin aurrera eraman dira.

Dopinaren gaiak kirolean egun daukan garrantzia aintzat hartuta, ACT Elkartearen nahia da, dituen baliabideekin, bere lehiaketaren baitan dopinaren aurkako programa garatzea hurrengo denboraldietan.

Itzuli