Albisteak 2016

ELKARRIZKETAK

18 Mai 2016

"Denboralidaren giltzarria erregulartasunean dago"

"Denboralidaren giltzarria erregulartasunean dago"

Tirán Pereirako teknikariak, Jose Angel Cambadosek, talde galiziarraren aurredenboraldia aztertzen du eta aurreko urteko emaitza berdintzearen xedea du

Pixkanaka pixkanaka San Miguel Ligaren hasiera geroz eta gertuago dago eta honekin batera, momentuko 12 traineru onenak CaixaBank Koroaren bila bogan hasteko unea iristear da. Tirán Pereirako arraunlariak, Jose Angel Cambadosen gidaritzapean, hilabeteak daramatzate lanean ahalik eta baldintza onenenetan ligarean hasiera iristeko eta onenekin buruz buru lehiatzeko.

"Haizez beteriko negu gogor" batean, Ogroveko entrenatzaileak dio, "aurreko urtean baino lan gogorragoa egiten ari gara eta lasai gaude gure errendimendua zein izango den jakiteko". Fitxaketen alorrean, Jose Angel Cambadosek adierazten du, "experientzia handiko 10 alta izan ditugu, baina oraindik taldea ez daukagu itxita". Hala ere, prestatzaileak esaten du, "aurreko urteko bloke nagusiak jarraitzen du".

Teknikaria positibo ageri da eta hau aipatzen du: "Ur lasaietan zein itsasoan ondo arraun egiten duen taldea gara", baina oraindik "arraunlari bakoitzak arraunean bere modura egiten duten zenbait keinu zuzentzen ari gara".

Jose Angel Cambadosek CaixaBank Koroa eskuratzeko faboritoak "NT2 HondarribiaUrdaibai AviaOrio Babyauto eta Kaiku Producha" direla baiezatzen du, baina entrenatzaile askok bezala "ontzi horien atzetik, bertan aurkitzen garen abaniko handi bat" irikitzen dela pentsatzen du. Bere ustetan, "tabla erdiko borroka bortitza izango da".

 

Tirán Pereiraren denboraldiko helburuaren arabera, prestatzaileak "aurreko urteko denboraldiaren emaitzak berdintzea", exijitzen du, baina argi dauka "lehentasuna maila ez galtzea" dela. Honekin batera, Jose Angel Cambadosek garbi uzten du, "San Miguel Ligan paper ona egiteko erregulartasuna eta eragozpenik ez izatea giltzarria izango da". 

Itzuli