Albisteak 2016

LEHIAKETA

26 Abu 2016

Dena erabakitzear

Dena erabakitzear

Portugaletek bihar eta igandean VIII. Ambilamp 'Reciclamos la Luz' Banderari eta XXXV. Noble Villa de Portugelete Banderari harrera egingo dio

San Miguel Liga asteburu honetan bueltan da azken aldiz Kontxako Banderaren aurretik egiten den geldiunearen aurretik. Asteburua oso berezia izango da, izan ere, azkeneko sailkatua eta ARC-1era jeitsi egingo den taldea ofizialki zein izango den jakingo dugu. Horrez gain, hamargarren eta bederatzigarren sailkatuak ezagutuko ditugu, baita irailaren 17an eta 18an playoffa jokatu beharko duen hamaikagarren sailkatua ere.

Baina hortaz aparte, astebukaera izugarria dugu aurretik. CaixaBank Koroaren lehiak NT2 Hondarribiaren eta Urdaibai Aviaren arteko borroka bortitzarekin aurkezten da asteburu honetan. Baina borroka ez dago sailkapeneko goikaldean soilik, tabla erdiko taldeek jokatzen duten estropadak izugarriak izaten ari dira, azken metroetan erabakitzen baita zein den garailea. Eta nola ez, sailkapeneko behealdean ere lehia bortitza dago non Portugalete Eulenek sei puntuko errenta du Zumaiarekiko. Hau gutxi izango balitz, Patroi Onenaren CaixaBank Saria ere oso irekia dago, izan ere, Endika Perez eta Unai Oliden dira momentu honetan liderrak, baina Gorka Aranberrik puntu batera gertutik zaintzen ditu.

Horrela, Portugaleteko ibaiak bihar 18.00etatik aurrera eta igandean 12.00 aurrera San Miguel Ligako hamaseigarren eta hamazazpigarren jardunaldiei harrera egingo die, VIII. Ambilamp 'Recilcamos la Luz' Bandera eta XXXV. Villa Noble Portugalete Bandera jokoan jarriz. Estropada eremu honetan, ontziek Bizkaia Zubiaren azpitik pasatu dira eta lau luze eta hiru ziaboga egin beharko dituzte. Sestoako klubak antolatzen duen estropadan, aurreko urtean 'Ama Guadalupekoa'rentzat izan zen gariapena, 19'32''32ko denborarekin Urdaibai Aviari gailendu zen. Bandera honen historiala kontuan izaten badugu, Astillero (2010), Kaiku Producha (2012), Tiran Pereira (2013) eta NT2 Hondarribia (2011 eta 2015) izan dira bandera hau lortu duten taldeak. Zita honek garailearen arteko eta bigarren sailkatuaren arteko errenta txikia izango dela ziurtatzen du, izan ere, 2012 urtean bakarrik 10''ak baino gorako garaipena aurkitu dezakegu. Urte hartan, Kaiku Produchak NT2 Hondarribiari 13'' atera zizkion.

Igandean ere eremu berean ikusiko ditugu 12 ontziak arraunean, 12.00etatik aurrera XXXV. Noble Villa de Portugalete Bandera ospatuko da. Jardunaldi honek, aurreko urtean NT2 Hondarribia ere izan zuen jabe, 19'32''50eko denboran gelditu zuen kronoa Urdaibai Avia zortzi hamarren atzerago utziz. 2014ean, Orio Babyautorentzat izan zen garaipena 19'32''50eko denbora eginez eta segundu batean Kaiku Producha gailenduz. Estropada honen gainontzeko edizioetan, Kaiku Producharentzat eta NT2 Hondarribiarentzat izan ziren garaipenak. Diferentzia handieneko garaipenari dagokionez, 2013ko edizioan iritsi zen: Kaiku Produchak 6''46ko abantaila lortu zuen Urdaibai Aviarekiko.

Itzuli