Albisteak 2016

ELKARRIZKETAK

11 Mai 2016

"CaixaBank Koraren lehian egon nahi dugu"

"CaixaBank Koraren lehian egon nahi dugu"

Orio Babyautoko entrenatzaileak, Joxean Olaskoagak, 'mirotzen' aurredenboraldia aztertzen du eta ontzi onenekin lehiatzea du helburu

San Miguel Ligako hasierarako gutxi falta denean, Orio Babyautoko ontziak, Joxean Olaskoagaren bueltan lanean jarraitzen ari da. 2006 eta 2009 urteen bitartean entrenatzaile modura egon eta gero, aurten 'Mirotza'ra inoiz baino gogo handiagoarekin bueltan da.

Aurreko denboraldiaren aldera, Joxean Olaskoagak "aldaketa asko egon dira, bajak eta altak izan ditugu eta harrobiko jendeari aukera bat eman diegu; baina, aurreko urteko taldearen antzeko mailean aurkitzen gara eta goranzko bidea hartu nahi dugu", esaten du. Teknikari oriotarrak argi dauka, "ez da trantsizio urtea, borrokan egon nahi dugu". Hala ere, Orio Babyautoko prestatzailea pozik dago taldeak egin duen apostuarekin, izan ere, "estropada guztietan irabaztera joan behar gara" dio.

Beste urte batez, orioko entrenatzaileak ,"NT2 Hondarribia eta Urdaibai Avia faboritoak dira, baina bi talde hauekin borrokatzea dugu helburu",adierazten du. Honi batuz, teknikari oriotarrak CaixaBank Koroa begien artean dauka; izan ere, Orio Babyautoren traineruak ez du inoiz koroa lortu: "polita izango zen lortu ez den zerbait irabaztea eta bigarren postuak atzean uztea".

Ezbairik gabe, 'Mirotza'ren entrenatzailearen intentzioak argiak dira eta CaixaBank Koroa lortzeko giltzarrietako bat "San Miguel Liga hasieratik ondo hastea dela", garbi dauka.

Itzuli