ACT TV

BEREZIAK

14 Eka 2022

CaixaBank eta ACT, hamargarren denboraldiz elkarrekin

CaixaBank eta ACT, hamargarren denboraldiz elkarrekin

CaixaBankeko iparraldeko lurralde zuzendari Juan Pedro Badiolak eta ACTko presidente Borja Rodrigok sinatutako akordioari esker, finantza-erakundeak lehiaketen babesle nagusi izaten jarraituko du.    

ACTk eta CaixaBankek, Caixabankeko Iparraldeko Lurralde Zuzendaritzaren egoitzan sinatutako akordioari esker, elkarlanean jarraituko dute. ACTko presidente Borja Rodrigok eta CaixaBankeko Iparraldeko Lurralde Zuzendari Juan Pedro Badiolak sinatu dute babesletza-akordioa. Bion arteko harremana 2013an hasi zen, eta, beraz, aurten finantza-erakundeak hamargarren denboraldia izango du Elkartearen babesle nagusietako bat delarik. Halaber, ACTko babeslerik luzeena ere bada dagoeneko.

CaixaBankekin sinatutako akordioak bi lehiaketei eragiten die, Eusko Label Ligari eta Euskotren Ligari. Emakumezkoen txapelketari dagokionez, CaixaBankeko izarra sailkapeneko liderraren maillotan izango da, eta Eusko Label Ligari dagokionez patroien lana saritzen jarraituko du, CaixaBank Patroi Onenaren saria emanez. Gainera, gizonezkoen lehiaketako irabazleari ematen zaion garaikurrari ere izena emango dio, CaixaBank Koroa, hain zuzen ere.    

Azkenik, CaixaBankek Kantabriako uretan jokatuko den Eusko Label Ligako (X. CaixaBank Bandera) eta Euskotren Ligako (VII. CaixaBank Bandera) jardunaldiko babesle ere izango da, abuztuaren 14an jokatuko dena Castro Urdialesen. Jardunaldi honetaz gain, finantza-erakundea gainerako estropadetan ere presente izango da, aurten itzuliko den Fan Zonean hain zuzen ere. Bertan, Tour Corona CaixaBank gunea izango da, non zaleei bi garaikurrekin argazkiak ateratzeko aukera emango zaien, CaixaBank Koroa eta Euskotren Saria, eta sari ezberdinak irabazteko aukera izango dut. 

CaixaBank, oso presente lurraldeko kirolean    
CaixaBankek orain 10 urte baino gehiago futbol taldeen bankua izateko estrategia bultzatu zuen. 2017an, Baskonia-Alaves taldeari lotuta dagoen Deportivo Alavesekin eta S.D. Eibar taldearekin babes akordioa sinatu zuen, eta iaz, S.D. Amorebietarekin ere bat egin zuen. Aipatzekoa da egun Lehen Mailako 14 futbol talderekin eta Bigarren Mailako 17 talderekin akordioak dituela eta finantza-erakundea emakumezkoen Lehen Mailako 16 taldeetatik 9ren babeslea dela.

Babesletzaren estrategia lurraldeko kirolean ere oinarritzen da, pilota profesionalaren esponsorizazioarekin, 2013tik aurrera buruz buruko txapelketaren babesle nagusi gisa. Horri esker, esku pilotari eta CaixaBank Mastersari laguntza eman zitzaion berriro; edo Eusko Label Ligako garaikurrari CaixaBank Koroa izena jarriz eta patroi onenaren maillota ematen, edota gizonezkoen zein emakumezkoen lehiaketan jardunaldi bat babesten. 
 

Itzuli