ACT TV

BEREZIAK

06 Eka 2019

CaixaBank-ek ACTrekin batera nabigatzen jarraitzen du

CaixaBank-ek ACTrekin batera nabigatzen jarraitzen du

Finantza entitateak ACTrekin daukan akordioa berritu du beste urte batez, eta hala, Elkartearen funtsezko oinarri bezala jarraituko du zazpigarren urtez jarraian

ACT-CaixaBank bikoteak bere zazpigarren urteurrena beteko du denboraldi honetan. 2013. urteaz geroztik finantza entitateak arraunaren gorengo mailako txapelketaren ondoan dirau, eta uda bakoitzean Kauntauri eta Atlantikoko kostaldeetan lehiatzen den kirol ikuskizun handienaren baten oinarrizko babesle bilakatu da.

Azken urteetan gertatu den moduan, CaixaBank-ek Eusko Label Ligaren garaikur nagusiari, CaixaBank Koroari, izena ematen jarraituko du. Iazko denboraldian Urdaibai Avia nagusitu zen, eta aurtengo sasoian talde bizkaitarra Eusko Label Liga berriro nagusituko balitz, CaixaBank Koroaren jabetza bereganatuko luke bigarren aldiz. Gainera, CaixaBank-ek udako patroi onena saritzen jarraituko du bere elastiko zuriarekin. Une honetan, San Pedroko txopan dago, hots, Ander Etxegoienen jabetzan. Bestalde, CaixaBank-en izarra, Euskotren Ligako lidertzaren sinonimoa izango da, emakumezkoen txapelketako liderraren azala izanik .

Eta noski, zazpigarren urtez jarraian CaixaBank Banderaren beste edizio bat jarriko da jokoan Kantabriako uretan, joan den urtean bezala. Datorren uztailaren 14an Castrok bigarren urtez jarraian arraunaren gorengo mailaren txapelketa jasoko du, non Eusko Label Ligako 12 taldeak eta Euskotren Ligako 4ak iaz Urdaibai Aviak eta San Juan Iberdrolak eskuratu zuten bandera irabazten saiatuko dira.

Poztasuna bi aldeetan

Juan Pedro Badiola CaixaBank-en Euskadi eta Kantabriako lurralde-Zuzendaria eta Borja Rodrigo ACTko presidentea izan dira akordio berri hau sinatzeko arduradunak. Borja Rodrigok adierazi du akordio honi esker "Elkarteak aurrera pausuak ematen jarratuko duela bide onean”. Ildo beretik, Juan Pedro Badiola azaldu du bi entitate hauen arteko lotura “babeslee erlaziotik haratago doala”. “Arraunak azken urteetan sekulako bira eman du eta ACTk daukan eboluzio izaera horrekin batera nabigatzen jarraitu nahi dugu”, dio Badiolak.

Itzuli