ACT TV 2022

BEREZIAK

14 Abu 2022

CaixaBank Bandera berriz ere Hondarribiarentzat

CaixaBank Bandera berriz ere Hondarribiarentzat CaixaBank Bandera berriz ere Hondarribiarentzat

Castro-Urdialeseko uretan erdietsitako garaipenarekin, Ama Guadalupekoak puntu bat murriztu dio Urdaibairi sailkapen nagusian eta hiru puntura jarri da

Matrix Hondarribiak beste bandera bat irabazi du, X Bandera CaixaBank irabazita Bermeo Urdaibai eta Amenabar Donostiarra Ur Kirolak 100en aurretik. Donostiarrak estropadako buruan izan dira lehen bi luzeetan, baina hondarribitarrek hirugarren eta azken luzean nagusi izan dira. Gauzak horrela, Orbañanosen mutilek 5 segunduko abantaila lortu dute Bou Bizkaiarekiko eta 6 segundo donostiarrekiko.

Emaitza hauekin, Hondarribiak puntu bat murriztu dio Urdaibairi sailkapen nagusian, eta 146 puntu dituzte, Bou Bizkaiak 149 puntu dituen bitartean. Bestalde, Donostiarrak hirugarren postuari eutsi dio 144 punturekin eta San Nikolas laugarren da 129 punturekin. Sailkapeneko behekaldean, CR Aresek ezin du azken postua utzi, eta 43 punturekin jarraitzen du. Jaitsierako playoff postua Lekitarra Elecnorentzat da, 54 punturekin, izan ere Itsasoko Ama-Soterak postu hortatik ihes egitea lortu du, eta 59 puntu ditu sailkapoen nagusian.

Garaipen bikoitza Orio Orialkirentzat Bandera CaixaBank irabazita 
Orio Orialkik denboraldiko 10. bandera irabazi du Donostia Arraun Lagunak taldearen aurka. Garaipen honekin, San Nikolasek 46 puntu lortu ditu eta bere 3. EuskoTren Liga eskuratu du. Bestalde, Arraun Lagunak 38 puntutan geratu da eta bigarren postuan bi jardunaldi falta direnean.

Mailari eusteko borrokan, VII. CaixaBank Banderan Tolosaldea 3. izan da, eta puntu bat berreskuratu du Nortindal Donostiarra Ur Kirolak 100 taldearekiko. Halere, sailkapen nagusian Donostiarra 3. da 19 punturekin, Tolosaldeko 17 puntuekin.

Itzuli