ACT TV 2022

BEREZIAK

01 Abu 2022

CaixaBank azken luzea

CaixaBank azken luzea

CaixaBank patroi onenaren sailkapenean duen errenta handitu du Ander Etxegoienek

Lehiaketaren erdialdera iritsita, Ander Etxegoienek CaixaBank Patroi Onenaren sailkapenaren goikaldean jarraitzen du. Beste aste batez, Orialki Orioko patroi getariarrak finantza erakundeko izarra duen maillota soinean izaten jarraituko du, bere aurkariekiko abantaila are handitu baitu. Orio Orialkiko Euskotren Ligako Nadeth Aguirre patroia ere EiTBko patroi onenaren sailkapeneko liderra da. Asteburuko bi garaipenekin, oriotarra sailkapenaren gorenean da, eta hiru puntu ateratzen dizkio Nerea Perezi.

Orio Orialkiko emakumezkoen traineruak ere CaixaBankeko izarra jazten jarraituko du, izan ere, Euskotren Ligako lidertzan darrai beste aste batez. Asteburu honetan Getxo eta Lekeitioko uretan lortutako bi garaipenekin, 4 puntuko aldea dute Donostia Arraun Lagunakekiko.

Eusko Label Ligan, Matrix Hondarribiak asteburu honetan estreinatu liderraren maillota, eta asteburuko bi estropaden ostean, abantaila areagotu du Amenabar Donostiarra Ur Kirolak 100 taldearekiko. Donostiarrek larunbatean denboraldiko hirugarren garaipena lortu arren, igandeko jardunaldian hirugarren postuan helmugaratuta.
 

Itzuli