ACT TV 2019

ELKARRIZKETAK

16 Mai 2019

"Caboren proiektua Eusko Label Ligan egotea da"

"Caboren proiektua Eusko Label Ligan egotea da"

 Benigno Silva Caboko entrenatzaileak datorren denboraldian bere taldea gorengo mailan ikusi nahi du, baja garrantzitsuak izan dituen arren

Aurreko denboraldian Benigno Silva zuzentzen duen taldeak lan ona burutu zuen, eta aurtengoan ere iazkoa errepikatu nahiean dabiltza. Halere, Boiroko prestatzaileak dio aurreko sasoitik hona taldeak baja ugari izan dituela; 7 arraunlari titular, eta tartean lemazaina. Silva egoera horren jabe da, eta aurtengo denboraldian emaitza txukunak lortzeko lanean jarraitu behar dutela dio.

Neguko jaitsierei dagokienez, jokatu diren lau estropadetatik hirutan izan da garaile talde galiziarra. Aitzitik, Cabok ez du Eusko Label Ligako beste taldeekin lehiatzeko aukerarik izan, horregatik Silvak dio lortutako emaitzei ez diotela garrantzi berezirik ematen.


Bestalde, galiziarren helburu nagusia mailari eustea izango da, “Caboren proiektua Eusko Label Ligan egotea" baita, Silvaren esanetan. Halere, entrenatzaileek “zuhur” jokatu behar dutela dio, izan ere, prestatzaileak dioenez, txapelketa gero eta maila handiagoa dago, eta segundo gutxitan ontzi asko sartzen dira. “Edozein haize aldaketak eragin handia izan lezake”, Sivaren arabera.

Itzuli