ACT TV 2015

ELKARRIZKETAK

13 Mai 2015

Cabo, gorunzko bidearekin jarraitzera

Cabo, gorunzko bidearekin jarraitzera

Gustavo Vázquez, Caboko entrenatzaileak, lehengo urteko errendimendu ona lortzeko zeregin zaila dauka

Lehengo urtean Cabok oso emaitza onak lortu zituen, denboraldi amaieran laugarren postua lortuz, baina klubean penaz geratu ziren bandera batekin “denboraldia borobildu” ez ahal izana. Lehengo urteko gauzak atzean utzita,, Cabo denboraldi berri batean sartua da, non gauzak ondo egin nahi dituen, eta horretarako urritik Gustavo Vázquezen agindupean “gogor lanean” dabiltza. Prestatzaile galiziarrak dio aurredenboraldi hau oso gogorra izan dela taldearentzat “maila pertsonalean”, lesio eta bestelako arazoengatik, baina “egunetik egunera bere arraunlariek harritu egiten dutela onartu du, ezbehar guztiak gaindituz”.

Lehengo urtekoarekin alderatuz taldeak Javier Lago, Luis Piñeiro, Oscar Hermo, Javier Sayan eta Eder Alonsoren bajak jasan ditu. Altei dagokienez, Pablo Tarrio eta Rubén Tubio jubenilen igoeraz aparte Roberto Torres, José Rios eta Jesús Silva taldean sartu dira. Helburuen inguruan, Vázquezek gogorarazten du lehen helburua beti “maila mantentzea” dela, eta denborarekin ikusiko dela zer egin daitekeen, baina “bigarren txandako lehian egotea” gustatuko litzaioke. San Miguel Ligako beste lehiakideei dagokionez, galiziarrak dio lau “oilarrak” “la Caixa” Koroa irabazteko helburua edukiko dutela, baina batek bakarrik eraman dezakela, eta aspektu honek agian mentalki eragin diezakela uste du.

Itzuli