ACT TV 2018

ELKARRIZKETAK

16 Mai 2018

"Bigarrengo txandan sartzea gure helburuetako bat da"

"Bigarrengo txandan sartzea gure helburuetako bat da"

Juan Mari Etxabek, San Juan Sumelec-eko entrenatzaileak, taldeak jasan dituen aldaketei buruz hitz egin digu, baita 2018ko Eusko Label Ligarako dituzten helburuei buruz

Geroz eta hurbilago dago Eusko Label Ligako hasiera, eta denboraldi berria gertuago sentiarazteko, aste honetan Juan Mari Etxabe elkarrizketatu dugu, San Juan Sumelec-eko entrenatzailea, non bere taldearen aldaketei buruz hitz egiteaz gain, haien helburuez ere hitz egin digu.

Sanjuandarrek aldaketa handiak jasango dituzte denboraldi berriaren hasierarekin batera “jende asko joan da, guztira 12 pertsona, baina harrobiko arraunlariak igo ditugu eta hauekin lanean gabiltza”. Aldaketez gain, entrenatzaileak bere sentsazio positiboei buruz hitz egin digu “oraingoz oso gustura nago, arraunlariak ilusio handiz eta gogotsu dabiltza lanean. Esperientziarik gabeko jendea izango da, baina haiekin aurrera goaz”.

Aurten egongo den lehiari buruz “goian, aurretik, sei edo zazpi talde egongo dira eta gero atzetik, sufritzen, gainerakoak; Tirán Pereira, Kaiku Producha, San Pedro eta gu. Nahiz eta hau horrela izan. gauzak ahalik eta hoberen egiten saiatuko gara”. Traineru arroxaren helburuei buruz “gure helburua ahalik eta goren egotea da baita bigarrengo txandan sartzea ere, baina badakigu salbatzea ere ez dela erraza izango”.

Denboraldi-aurrea aztertu ondoren, ‘Erreka’-ko entrenatzaileak dio “oso pozik nago trainerua neguan zehar ibili den moduarekin. Badaude egun batzuk momentu oso onekin, kalitate handia eta abiadura one dugu, baina gero estropada ondo egin behar da”. Honez gain, bada Juan Mari Etxaberi kezkatzen dion zerbait “urduritasun hori, presio hori, nire beldurra honek taldeari gainditzea da”.

Itzuli