ACT TV

ELKARRIZKETAK

17 Ira 2014

Bermeo, denboraldiko azkenaurren jardunaldia

Bermeo, denboraldiko azkenaurren jardunaldia

San Miguel Ligaren playoff-eko lehenengo jardunaldia larunbatean lehiatuko da 18.00etan Bermeon, non jarraian Bermeo Hiriko XXXII. Bandera jokoan jarriko den

Gaur goizean ospatu da Bermeo Hiriko XXXII. Banderaren aurkezpen saioa Bermeoko Kultur Etxean, San Miguel Ligako hemezortzigarren jardunaldiari dagokiona, eta San Miguel Ligarako igoera playoff-a ere jokoan jartzeko balio izango duena, non lau taldek parte hartuko duten. Azken urteotan bezala traineruek bete beharreko hiru itsas-miliak lau luze eta hiru ziabogatan banatuko dira eta barneko balizak Bermeoko olatu-hormaren parean egongo dira kokatuta.

Hitzordu honen ezaugarri bereizle bat San Miguel Ligarako igoera playoff-arekin bat egingo duela da, eta bertan Zumaiako Telmo Deun AKE, Amegrove Club de Remo, Getaria Indaux Viveros San Antón eta Samertolameu – Rodman Group lehiatuko dira erlojupeko saio batean. Larunbateko jardunaldi hau 18.00etan hasiko da, eta playoff-eko saioa bukatu bezain laster, San Miguel Ligako estropada jokoan jarriko da lau taldeko bi txandatan banaturik. Lehenengo txandan Zierbena Bahías de Bizkaia, Tirán Pereira, Portugalete Eulen eta San Juan Iberdrola egongo dira arraunean; ohorezko txandan, aldiz, Cabo, Kaiku Ambilamp, Orio Babyauto eta San Miguel Ligako liderra, Hondarribia Orsa, lehiatuko dira.

Aurkezpenera gerturatu dira Idurre Bideguren, Bermeoko alkatea, Idurre Bediguren, eta Agustin Aranburu, Urdaibai Aviako presidentea. Biek deialdia egin nahi izan dute talde guztietako zaletuak batera eta errespetuz goza dezaten arraun jardunaldi honetaz.

Itzuli