ACT TV 2014

ELKARRIZKETAK

06 Mar 2014

"Bartzelonak mundura duen distira aprobetxatu behar dugu"

"Bartzelonak mundura duen distira aprobetxatu behar dugu"

Zuzendaritza batzordeak San Miguel Liga Kataluinara itzultzea begionez ikusten du, baina aurten, bere kideek, “erronka handiagoa dela” aitortzen dute.

Datorren ekainaren 29an  San Miguel Liga berriro itzuliko da Bartzelonara, Euskadi Basque Country II. Banderarekin. 'la Caixa Koroaren' lehia irekiko duen jardunaldiak Eusko Jaurlaritzaren babesa eta Bartzelonako Udalaren laguntza izango du. ACT Elkartetik berria ilusioz ikusten dute, baina erronka horrek daraman zailtasunaren jakitun dira. ACTko presidentea den Pedro Anduezaren esanetan, "San Miguel Ligaren hasiera gure eremutik kanpo egin behar genuela aspaldi erabaki genuen. Iazko esperientzia ikusita, aurten ere Bartzelonara itzultzea erabaki dugu. Era berean, argi dugu exijentzia handiagoa izango dela”.

ACTko idazkaria, Francisco Garate, ildo beretik doa: “Elkartea leku desberdinetan finkatu behar da, esaterako Bartzelonan”. ACTko batzordekidea den José Manuel Ortizen esanetan, “Katalunian eta Mediterraneoan orokorrean, geroz eta arraun zale gehiago daude, Orioko jaitsieran garbi ikusi genuen hori. Elkarteak sinergia horiek aprobetxatu behar dituela uste dut”.

Bestalde, ACTko diruzaina den Maria Isabel Diagok, bai estropada eremutik bai hiriaren aldetik ere, Bartzelonara itzultzea gauza positiboa dela onartzen du. Ideia honekin Pedro Andueza ados dago. “Bartzelona, mundura begira ispilu bat da eta mota guztietako ekintzak izaten dira bertan. Guk, gure kirolari hedapen handiena emateko, aukera hau aprobetxatu beharra dugu”, aipatu du Andueza jaunak. 

Itzuli