ACT TV

ELKARRIZKETAK

25 Eka 2020

Baikortasuna Cabon

Baikortasuna Cabon

Benigno Silva baikor agertu da arraunaren maila nagusian Galiziako taldearen zazpigarren denboraldia izango den honen aurrean

Cabo prest dago aurten ere gerra emateko, eta zazpigarren denboraldia izango du jarraian Eusko Label ligan. Galiziarrek, Benigno Silvaren gidaritzapean, Galiziako uretan hasiko dute denboraldia, eta uda ilusionagarria izatea espero dutenaren lehen urratsak ematen saiatuko dira.

Silva baikor agertu da aurtengo arraunlariekin, baina helburua "estutasunik ez pasatzea" eta "epe ertain-luzera bloke irabazle bat eraikitzea" dela errepikatu du. Boiroko entrenatzaileak argi dauka ez dela lan erraza izango, baina "saiatuko gara".

Itzuli