Albisteak 2016

ELKARTEA

19 Mai 2016

Azken Batzarra San Miguel Ligaren hasieraren aurretik

Azken Batzarra San Miguel Ligaren hasieraren aurretik

Bazkideak bihartik aurrera Portugaleten bilduko dira, denboraldia hasi aurretik azkeneko batzarra izango  da

Portugaleteko Puente Colgante Hotelak ACTko bazkideei harrera egingo die bihar 16.30etatik aurrera, eta ziurrenik, larunbatararte luzatuko da. Eztabaidatuko diren puntuen artean, gehien nabarmentzen dena bazkideek helarazi zuten Txapeleketako Arautegiaren aldaketa da. Puntu hau, urte olimpiko guztietan bozkatzen da eta abagune honetan, Portugaleten izango den Batzarrean izango da.

Puntu garrantzitsu honez gain, tratatuko diren beste gaiak eta bazkideei informatuko zaienak, hauek izango dira: bigarren trimesteko gestioa eta administrazioa eta Estropaden Kodigoaren edota Erakundearen Eskuliburuaren zenbait aldaketen esakera.
 

Itzuli