ACT TV 2018

BEREZIAK

10 Ira 2018

Azken bataila, adrenalina segundoetan

Azken bataila, adrenalina segundoetan

CaixaBank Koroa eta Eusko Label Ligako eta Liga Euskotreneko playoffak, jokoan denboraldiko azken asteburuan

Asteburu bakarra geratzen zaio Eusko Label Ligari denboraldia amaitzeko. Bi estropada jokoan besterik ez, Bermeo Hiriko XXXVI. Bandera eta XLIV. Bandera El Corte Inglés, eta oraindik gauza asko daude erabakitzeko sasoiko azken hurratsean. 

Jakiteko dago zeinek irabaziko duen CaixaBank Koroa, Urdaibai Aviak 15 puntuko aldea badu ere GO fit Hondarribia aurkari gertukoenarekin. Era berean, asteburuan izango dira jokoan Eusko Label Ligako eta Liga Euskotreneko playoffa, non guztira zazpi traineruk borrokatuko duten datorren urtean gorengo mailan postu bat izateagatik. San Juan Sumelec, San Jose XV Astillero, Samertolameu Oversea, Lekittarra Elecnor eta Aresen kasua da Eusko Label Ligan, eta Hondarribia Bertako Igogailuak eta Donostiarrarena Liga Euskotrenen. 

Azken bataila adrenalina segundoetan erabakiko da!

Itzuli