ACT TV

KLUBAK

02 Api 2014

"Aurtengo garailea, iazko ohorezko txandatik aterako da"

"Aurtengo garailea, iazko ohorezko txandatik aterako da"

Jon Salsamendik, ‘Bou Bizkaia’ko entrenatzailea, joan den urteko blokea mantentzea lortu du "kontrastez beteriko" talde bat osatuz

Urdaibai Umpro Aviak denboraldi berri honetan iazko taldea mantentzea lortu izan du. Gainera, eskarmentu handiko arraunlariak berreskuratu ditu, Jon Elortegi 'Txapas' edo Javi Polo bezalakoak. "Kontrastez beteriko koadrila bat daukat. Heldutasuna eta gaztetasuna nahasten dira, baina politena oso inkonformistak direla ikustea da. Egunero bere markak hautsi nahi dituzte", Salsamendik dio.

Aurtengo San Miguel Ligarako, explikatzen du "garrantzitsuena estropadak irabaztea izango da eta ez larritzea sailkapeneko postuagatik. Txapelketak, jardunaldiak pasatzen direnean, baikotzari bere lekuan jarriko baitio". Beste taldeak aztertzerakoan, goraipatzen du "aurtengo San Miguel Ligako garailea, iazko ohorezko txandatik aterako da". 

Itzuli