Albisteak 2020

BEREZIAK

18 Ira 2020

Asko jokoan

Asko jokoan

Bermeok eta Portugaletek denboraldiko azken bi jardunaldiak hartuko dituzte asteburu honetan Eusko Label Ligan

Dagoeneko 16 jardunaldi jokatu dira Eusko Label Ligako arraun denboraldi gogor honetan eta txapelketak amaiera emango dio asteburu honetan denboraldiko azken bi estropadekin. Larunbatean Bermeo Hiriko XXXVIII. Ikurriña – Avia Sari Nagusia lehiatuko da Bermeon, eta igandean Portugaleten, Eusko Label Liga bukatutzat emateko L GP – XLVI Bandera El Corte Inglés Bandera jarriko da jokoan eta CaixaBank Koroa sailkapen nagusiko liderrari emango zaio. Bi bandera horiekin batera, Eusko Label Ligara eta Euskotren Liga igotzeko playoffak ere jokatuko dira.

Dena erabakitzeke dagoela iritsi da txapelketa bereazken fasera. Santurtzi Transportes y Grúas Aguado da lehen postuan 154 punturekin, eta GO fit Hondarribia bigarren 152 punturekin. Orio Arraunketa Elkartea hirugarren postuan dago 138 punturekin eta Bermeo Urdaibai Aviak ohorezko postuak ixten ditu 137 punturekin. Zierbena Bahías de Bizkaia bosgarren postuan dago 135 punturekin eta Donostiarra Amenabarrek jarraitzen du 131 punturekin. Cabo zazpigarren da eta Lekittarra Elecnorrek ixten ditu lehen zortzi postuak 74 punturekin.

Manuel Triñanes, Caboko patroia, Caixabank Patroi Onenaren sailkapeneko lehen postuan iritsi da azken bi jardunaldietara, 9 punturekin. Bigarren postuan daude zortzi punturekin Oscar Hermo (Cabo), Iñigo Larrinaga (Ondarroa Cikautxo) eta Asier Zurinaga (Santurtzi Transportes y Grúas Aguado).

Hondarribia Bertako Igogailuak, Cabo, Tolosaldea Arraun Kluba eta Hibaika Jamones Ancín Euskotren Ligako playoffean lehiatuko dira, erlojupeko formatuan, datorren denboraldian emakumezkoen txapelketarako plaza baten bila. Jarraian, gizonezkoen playoffaren txanda izango da: Zarautz Babyauto, SDR Pedreña Grupo Dynasol, Sanpedrotarra A.E., SD Tiran Pereira eta Samertolameu Oversea izango dira bertan.

Promozioko bi txandak jokatu ondoren, Bermeo Hiriko XXXVIII. Ikurrina – Avia Sari Nagusia, non Eusko Label Ligako lehenengo zortzi sailkatuak denboraldiko azkenaurreko banderan lehiatuko diren. Iaz Bermeoko garaipena Orio Arraunketa Elkartearentzat izan zen 19 '43”66ko kronoarekin eta denborarik onena GO fit Hondarribiaren esku dago, 19'16"60rekin

Igandean, 11: 40ean hasiko da jardunaldia bi playoffetako estropadekin. Bi txanda horietako irteera ordena lehen jardunaldiko sailkapenaren alderantzizko ordenan egingo dira. Bi lehiaketetako igoerak eta jaitsierak erabaki ondoren, arraun denboraldiak amaiera emango dio L GP – XLVI El Corte Ingles banderarekin Portugaleten. Aurreko denboraldian Bermeo Urdaibai Avia izan zen garailea 19'09"34ko denborarekin eta banderaren errekorra Castrok dauka 18'58"70eko markarekin.

Itzuli